Post-it
Post-it 3M konpainiaren marka komertziala da, dimentsio, forma eta kolore askotako paper itsaskorreko orri txikiak identifikatzen dituena, kolore biziak nagusi diren arren. Itsatsitako hainbat orritako paketeetan datoz.
Asmakuntza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Spencer Silver 3Mko zientzialariak akrilatozko lekedak hobetzen saiatzean bilatzen ari zenetik zerbait desberdina aurkitu zuen 1968an: ia itsasten ez zen lekeda bat egin zuten. 1974an, lekeda eskas harekin gogoratu zen 3Mko beste zientzialari elizkoi bat, Arthur Fry, mezetako liburuan markak jartzeko papertxoak galtzeaz nazkatuta. Baztertutako lekeda hartu, paperari eman eta eliz liburuan itsatsita geratzen zen, baina erraz kentzeko moduan[1]. Produktu berri bat sor zitekeela pentsatuz, azkenean 3M-n orri lekedadunak elkarrekin industrialki paketatzeko modua aurkitu zuten, eta merkaturatzeari ekin[2].
Lehen merkatu aprobak Estatu Batuetako zenbait hiritan Press 'n Peel izenarekin 1977an. Post-it Notes izena 1979an asmatu zuten, eta merkaturatze zabala (eta arrakasta),1980an hasi zen AEBetan, eta hurrengo urtean Europan eta Kanadan.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Ana, Galarraga Aiestaran. (2019-09-17). «Post-it bat mikrouhin-labearen atean» Zientzia.eus (Noiz kontsultatua: 2020-12-18).
- ↑ (Ingelesez) History Timeline: Post-it® Notes. .