Preso
Presoa bere borondatearen aurka eta estatu baten aginduz edo agintean dagoen beste erakunde baten erabakiz mugimendu-askatasuna nabarmen kendu zaion pertsona bat da. Gehienetan presoak presondegi edo espetxeetan gordetzen dira, baina kontzentrazio-esparruak eta bestelako instalazioak ere erabili dira presoak konfinatzeko. Hainbat arrazoi daude pertsona bat preso bilakatzeko: atxiloketa baten ondorioz, epaiketa batean ezarritako zigor moduan, disidenteen aurkako errepresio politiko moduan nahiz gerra baten ondorioz. Bahituak ez bezala, presoak agintean dagoen estatu edo talde baten ekimenez bilakatzen dira preso, ordenamendu juridikoa aplikazioz edo erabaki politiko baten ondorioz.
Preso mota anitz dago: preso prebentiboak atxilotuta eta epaiketaren zain dauden pertsonak dira, epaitegien aginduz; preso zigortuak epaiketa baten ondoren, espetxe-zigorra jaso eta betetzen ari diren presoak dira; preso politikoak euren aktibismo politikoarengatik estatu batek giltzapetutakoak dira; gerra-presoak, berriz, gerra batean zehar atxilotu diren gudari etsaiak dira.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |