Prora
Prora | |
---|---|
Kokapena | |
Estatu burujabe | Alemania |
Alemaniako estatua | Mecklenburg-Aurrepomerania |
Rural district of Mecklenburg-Vorpommern | Aurrepomerania-Rügen |
Seaside resort | Binz |
Kokapen fisikoa | Rügen |
Koordenatuak | 54°26′23″N 13°34′00″E / 54.4396°N 13.5667°E |
Altitudea | 4 m, itsas mailaren gainetik |
Arkitektura | |
Arkitektoa | Clemens Klotz |
Estiloa | Arkitektura nazia |
Ondarea | |
Webgune ofiziala | |
Prorako Kolosoa edota soilik Prora, Alemaniako iparraldeko Rügen uhartean dagoen eraikin erraldoi bat da, Binz udalerriaren kostaldeko lursailetan, eta Prorer Wiek badian. Arkitektura naziaren eraikin ikusgarrienetako bat da.
1936-1939 artean Alemania Naziak eraiki arazi zuen, Clemens Klotz (1886-1969) arkitektoak diseinatu zuen, langile klaseko jendearen udaleku edo oporleku izateko eta honela erabilia izan zen, horregatik denera 20.000 pertsonentzako bizilekua izateko edukiera du. Bigarren Mundu Gerra amaitzean Sobietar Batasunak okupatutako eremuan gelditu zenez Armada Gorriak azpiegitura militar gisa erabili zuen. Alemaniako Errepublika Demokratikoa sortu ondorenean Herri Armada Nazionalak eskola militar bilakatu zuen.
Berez, berdinak diren zortzi eraikinez osatutako multzo luze bat da, denera hondartzari paraleloki doan 4,5 kilometro luzeko multzo erraldoi eta ikusgarria osatzen zuten, gaur egun arte egituraren 3 kilometro osorik mantendu dira, hortik bere koloso izena.