Prosper Boissonnade
Prosper Boissonnade | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Réquista, 1862ko urtarrilaren 23a |
Herrialdea | Frantzia |
Heriotza | Poitiers, 1935eko martxoaren 9a (73 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | frantsesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | unibertsitateko irakaslea, historialaria eta ekonomialaria |
Enplegatzailea(k) | Poitiersko Unibertsitatea |
Jasotako sariak | ikusi
|
Prosper Marie Boissonnade (Réquista, 1862ko urtarrilaren 23a - Poitiers, 1935eko martxoaren 9a) frantses historialaria eta unibertsitateko irakaslea izan zen.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1893an Nafarroako konkistari buruzko doktore tesia publikatu zuenean, ez luke usteko Prosper Marie Boissonnade okzitaniarrak, lan hura egun oraindik ere erreferentzia nagusietakoa izango zenik historialarien artean. Poitiersko Unibertsitateko irakasle izan zen eta 1891n diru-saria eman zioten Espainiako Erdi Aroko historia ikertzeko. Nafarroako gaiari heldu zion, Pirinioetako gaztetako aireak deiturik nonbait –Réquista herritxoan jaio zen, egungo Midi-Pyrénées departamentuan–.[1].
Histoire de la réunion de la Navarre à la Castille idazteko Simancasko eta Nafarroako artxiboetan jardun zuen eta lehen eskuko iturrien bidez historia orekatua osatu zuen, Frantzian bogan zegoen positibismoari jarraiki. Ekonomista ere bazen, eta ondorioz arlo soziala ez zuen deskuidatu. Bere laneko hainbat hipotesi zaharkituta geratu dira, baina hargatik ez du baliorik galdu. Bere ekarpen nagusia? Nafarroako konkista Europako testuinguru politikoari guztiz lotua zegoela azpimarratzea. Askoren ustez hau da Nafarroako konkistari buruzko obra akademiko fundazionala.[1]
Lan nabarmenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hona hemen:[2]
- Histoire de la réunion de la Navarre à la Castille. Essai sur les relations des Princes de Foix-Albret avec la France el l´Espagne (1479-1521), Paris, 1893
- Les premiers croisades françaises en Espagne. Normands, Gascons, Aquitains et Bourguignons (1018-1032), (“Bulletin Hispanique”, 36, 1934, 5-28. orr
- Du nouveau sur la Chanson de Roland (Paris, 1923)
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b Apaolaza, Urko. (2012-5-27). «Denak zirudien galera konponezin horretara bideraturik» Argia CC-BY-SA lizentzia.
- ↑ (Gaztelaniaz) .