Qarun aintzira
Itxura
Qarun aintzira بحيرة قارون | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Garaiera | −47 m |
Mota | aintzira |
Luzera | 50 km |
Zabalera | 12 km |
Azalera | 600 km² |
Sakonera | 18 m |
Bolumena | 978.600.000 m³ |
Geografia | |
Koordenatuak | 29°28′20″N 30°36′51″E / 29.4722°N 30.6142°E |
Estatu burujabe | Egipto |
Egiptoko gobernadore-herria | Faiyum |
Hidrografia | |
Betebidea | ikusi
|
Hustubidea | Ez du |
Qarun edo Karun aintzira (arabieraz: بحيرة قارون, bahirat qarun, Birket al-Qarun edo Birket el-Kerun) Nilo ibaitik mendebaldera dagoen laku baten izen arabiarra da, Kairotik laurogei kilometro inguru hego-mendebaldera dagoena, Faiyumgo sakonunean.
Bere hedadura, 230 km²koa da. Itsasoaren mailatik behera dago, dagoen eskualde osoa bezala, 1700 km²ko hedadura duen sakonune bat eratzen duena. Nilorekin, kanal baten bidez lotuta dago: Bahr Yussef "Joseren Kanala".
Lakua, askoz handiagoa zena Neolito aroan, mailaz jaisten joan zen gaur egun, duela 10.000 urte zuen hedaduraren hamarrena baino ez duelarik. Bere antzinako izen greziarra, Moeris zen, eta antzinako egiptoarrek emandakoa, mer-wer zen "laku handia".