Quantum of Solace
Quantum of Solace 2008ko Marc Forster alemaniar-suitzar zinema zuzendariaren espioitza filma da, 2006ko Casino Royaleren jarraipena. Ian Fleming idazlearen James Bond pertsonaiaren istorio eta eleberrietan oinarrituta dago eta izenburua 1959ko Ian Fleming idazlearen For Your Eyes Only eleberriko istorioaren izenburutik hartu zuen, bertan oinarritzen ez bada ere. Daniel Craig, Olga Kurylenko, Mathieu Amalric, Gemma Arterton, Judi Dench eta Jeffrey Wright aktoreek antzeztu zuten.
Argumentua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Maite zuen Vesper (Eva Green) emakumeak traizionatua, 007 agenteak (Daniel Craig) hurrengo misioa gauza pertsonaltzat hartu du. Bere ikerketan zehar, Bond eta M-ek (Judi Dench) White jauna (Jesper Christensen) galdekatuta, horrek Vesper xantaiatu zuen Quantum izeneko erakundea haiek uste baina konplexu eta arriskutsuagoa dela jakin dute. Britainiar inteligentziako zerbitzu forenseak Haitiko banketxe bateko kontu korronte bat MI6ko traidore baten arteko lotura argitara eman du.
Herrialde hartan, Bondek Camille (Olga Kurylenko) emakume eder eta borrokalaria ezagutu du, mendekua gauzatzeko bere berezko arrazoiak dituen emakumea. Hari esker, Bondek Dominic Greene (Mathieu Amalric) izeneko negozio gizon baten ezagutza du: gupidagabea da eta erakunde misteriotsu hartako kidea. Austria, Italia eta Boliviara daraman misio batean, Bondek Greenen helburua Medrano jeneralaren (Joaquin Cosio) laguntzaz munduko baliabide natural garrantzitsuenetako bat kontrolatzea dela jakin ahal izan du; baina, horretarako, boliviar gobernua kenarazi behar du. Bond Vesperren traizioaren arduradunarengana hurbilduz doan heinean, Greenen egitasmo izugarria deuseztu nahi baldin badu, CIA eta terroristak baina azkarrago jardun behar du.
Aktoreak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Daniel Craig: James Bond
- Olga Kurylenko: Camille Montes
- Mathieu Amalric: Dominic Greene
- Gemma Arterton: Strawberry Fields
- Anatole Taubman: Elvis
- Joaquin Cosio: Medrano jenerala
- Jesus Ochoa: Orso tenientea
- Giancarlo Giannini: René Mathis
- Judi Dench: M
- Jesper Christensen: M. White jauna
- Jeffrey Wright: Felix Leiter
- Rory Kinnear: Bill Tanner
- Neil Jackson: M. Slate
- Fernando Guillén Cuervo: boliviar poliziaburua
- David Harbour: Gregg Beam
- Tim Pigott-Smith: Atzerri Gaietarako britainiar ministroa
- Simon Kassianides: Yusuf
- Stana Katic: Corinne Veneau
- Rossana Uribe: boliviar presidentearen emaztea
- Oona Chaplin: hoteleko harreragilea
Filmalekuak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Filma hainbat lekutan girotu zen: Pinewood estudioak (Ingalaterra), Siena (Italia), Panama eta Austrian.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- 2008ko filmak
- Marc Forsterrek zuzendutako filmak
- Paul Haggisek idatzitako filmak
- Robert Wadek idatzitako filmak
- Daniel Craigek antzeztutako filmak
- Olga Kurylenkok antzeztutako filmak
- Mathieu Amalricek antzeztutako filmak
- Gemma Artertonek antzeztutako filmak
- Judi Denchek antzeztutako filmak
- Jeffrey Wrightek antzeztutako filmak
- Giancarlo Gianninik antzeztutako filmak
- Jesper Christensenek antzeztutako filmak
- David Harbourrek antzeztutako filmak
- Fernando Guillén Cuervok antzeztutako filmak
- Oona Chaplinek antzeztutako filmak
- Rory Kinnearrek antzeztutako filmak
- Stana Katicek antzeztutako filmak
- Tim Pigott-Smithek antzeztutako filmak
- Anatole Taubmanek antzeztutako filmak
- Guillermo del Torok antzeztutako filmak
- Alfonso Cuarónek antzeztutako filmak
- Lucrezia Lante della Roverek antzeztutako filmak
- Michael G. Wilsonek antzeztutako filmak
- Paul Ritterrek antzeztutako filmak
- Michael G. Wilsonek ekoitzitako filmak
- Metro-Goldwyn-Mayerrek ekoitzitako filmak
- United Artistsek ekoitzitako filmak
- Columbia Picturesek ekoitzitako filmak
- James Bonden filmak
- Erresuma Batuko filmak
- Mendekuari buruzko filmak
- Italian girotutako filmak
- Errusian girotutako filmak
- Londresen girotutako filmak
- Austrian girotutako filmak
- Bolivian girotutako filmak
- Haitin girotutako filmak
- Hego Amerikan girotutako filmak