Rafael Etxague
- Artikulu hau militarrari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Etxague».
Rafael Etxague Bermingham (Donostia, 1815eko otsailaren 13a - Madril, 1887ko azaroaren 23a) euskal militar eta politikaria izan zen.[1]
Familia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Donostiako bi familia aberatsetako ondorengoa zen. Bere aita Joaquín Vicente Etxague Barberia zen eta ama berriz Maria Josefa Bermingham O'Meagher.[2] Bermingham-tarrak Old English delakoak ziren, hau da, Erdi Aroan Ingalaterratik Irlandara joandako eta hein batean gaelikotutako nobleak. XVII. mendean Irlandara heldutako kolono ingeles eta eskoziar berriek ez bezala, katoliko izaten segitu zutenez eta gainera jakobita zirenez, jatorrizko irlandar dexentek bezalaxe Irlandatik alde egin behar izan zuten.
Rafael Etxagueren aitona Ricardo Bermingham Burke 1752. urtean etorria zen Donostiara, segituan maila ekonomiko handia erdietsiz. Beronen seme eta Rafaelen osaba Joaquín Luis Urumeako hiri horretako jauntxo garrantzitsuenetako bat izango zen.[3][4][5]
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Lehen Gerra Karlistan txapelgorriekin aritu ostean, armadan karrera egin zuen. 1860an Espainia-Maroko Gerran parte garrantzitsua bete zuen, bereziki Wad-Raseko guduan. 1860 eta 1862 artean Puerto Ricoko gobernadorea izan zen eta 1862 eta 1865 artean Filipinetakoa. Gero senatari bilakatu zen eta 1872an Puerto Rico eta 1876an Gipuzkoa ordezkatu zuen.
Kale izenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Euskal Herrian badago Oloritzen, Getxon eta Donostian Etxague jeneralaren izena duen kalerik.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Auñamendi Eusko Entziklopedia. Rafael de Echagüe Bermingham. .
- ↑ http://www.geni.com/people/Rafael-Benigno-Echag%C3%BCe-y-Bermingham/6000000016828900278
- ↑ LASALA Y COLLADO, F.: La separación de Guipúzcoa y la paz de Basilea. Donostia: Txertoa, 1987. 119. orria.
- ↑ https://web.archive.org/web/20120927020902/http://www.irishabroad.com/yourroots/genealogy/names/anglonorman/part3.asp
- ↑ "Joaquín Luis Bermingham y O'Meagher". In: MUGICA, S.: Galería de donostiarras ilustres. Donostia: Boletín de estudios históricos sobre San Sebastián. 35. zkia. 2001. 45-48. orriak.
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Artikulu hau Gipuzkoako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |