Rafaela Romero
Rafaela Romero Pozo (Quintana de la Serena, Badajoz, 1972ko otsailaren 1a) PSE-EE alderdiko politikaria da. Arrasate eta Pasaia udaletako zinegotzia izan ondoren, 2003 urtetik Gipuzkoako Batzar Nagusietako batzarkidea izan da, eta 2007-2011 urte bitartean Batzar Nagusi horietako presidentea. Egun, Gipuzkoako Foru Aldundian Mugikortasun eta Lurralde-Antolaketarako ahalduna da.
EHUn zuzendaritza ikasi zuen eta zenbait urtez abokatu moduan lan egin zuen. Jesus Egiguren ezkondu zuen eta alaba bat dauka. Egigurenekin batera bake prozesuan lagundu zuen.
Oroimenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ana Erostaberen laguntzaz oroimen liburua 2022an plazaratu zuen, Hasta que me mates (Hiltzen nauzun arte) izenburupean, politikako, ETAren aurkako eta tratu txarren inguruko bere bizi esperientziaz.[1]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Jaurena, Isabel. ««Bakeak ez ditu gehien borrokatu direnak saritzen»» Berria (Noiz kontsultatua: 2022-10-21).
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Gaztelaniaz):PSE-EE alderdiaren webguneko fitxa..
Artikulu hau Gipuzkoako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
- 1972ko jaiotzak
- Gizabanako biziak
- Gipuzkoako biografia zirriborroak
- Badajoz probintziako jendea
- PSE-EEko politikariak
- Emakume politikariak
- Euskal Herriko feministak
- Gipuzkoako politikariak
- Gipuzkoako abokatuak
- Euskal Herriko Unibertsitateko ikasleak
- Eusko Legebiltzarreko legebiltzarkideak XI. legegintzaldian
- Euskal Herriko bake prozesua