Ramstein aire-basea
Ramstein aire-basea | |||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Kokapena | |||||||||||||||||||||||
Estatu burujabe | Alemania | ||||||||||||||||||||||
Alemaniako estatua | Renania-Palatinatua | ||||||||||||||||||||||
Landkreis | Kaiserslautern | ||||||||||||||||||||||
Verbandsgemeinde in Rhineland-Palatinate | Ramstein-Miesenbach | ||||||||||||||||||||||
Alemaniako hiri-udalerri | Ramstein-Miesenbach | ||||||||||||||||||||||
Koordenatuak | 49°26′18″N 7°36′07″E / 49.43833°N 7.60194°E | ||||||||||||||||||||||
Altitudea | 238 m eta 781 ft, itsas mailaren gainetik | ||||||||||||||||||||||
Historia eta erabilera | |||||||||||||||||||||||
Irekiera | 1953ko ekainaren 1a | ||||||||||||||||||||||
Inaugurazioa | 1953 | ||||||||||||||||||||||
Kudeatzailea | Ameriketako Estatu Batuetako Aire Armada | ||||||||||||||||||||||
Aireportua | |||||||||||||||||||||||
| |||||||||||||||||||||||
Webgune ofiziala | |||||||||||||||||||||||
- Artikulu hau aire-baseari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Ramstein».
Ramstein aire-basea (ingelesez: Ramstein Air Base) edo Ramstein AB (IATA: RMS, ICAO: ETAR) Renania-Palatinatuko Ramstein-Miesenbach udalerrian dagoen Ameriketako Estatu Batuetako Aire Armadaren base bat da. Bertan Estatu Batuetako Aire Armada Europan eta Afrikako Aire Indarren (USAFE-AFAFRICA) eta NATOren Aire-komandoaren (AIRCOM) egoitza dago.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Basea 1951ko apirilean hasi ziren eraikitzen, franko-estatubatuar agindupean, garai hartan inguruak Frantziako gerraosteko posizio-kontrolpean baitzeuden. Ingeniari frantsesek diseinatu zuten, alemanek eraiki eta estatubatuarrek okupatu zuten.
Bertakoak ez ziren harritu aireko base garrantzitsuaren eraikuntzarekin. 1940an, Bundesautobahn 6aren eraikuntza Mannheimdik gertu Rhin ibaian zehar eraikitako zubi bat erori zenean, langile asko hilez, gelditu egin zen. Luftwaffek Mannheim-Sarrebruck autobide bat, Kaiserslauterndik gertu, lurreratzeko pista gisa erabili zuen. Autobahneko sekzio zaharra oraindik erabiltzen dute; izan ere, basearen ekialdeko eta mendebaldeko eta hegoaldeko A-6ko ateetara sartzeko bidea Bigarren Mundu Gerraren ondoren berreraiki zen aire-basetik. Lurreratze pista AEBetako armadaren aire indarrek ere erabili zuten gatazkaren azken hilabeteetan.
Eraikina 1952 baino lehen amaitu eta basea 1953ko ekainaren 1ean ireki zuten.
Aire bases 1988ko abuztuaren 28ko istripuagatik ere ezaguna da; izan ere, Italiako Aireko Armadarren erakustaldi batean, bi hegazkinek elkar jo, 70 pertsona inguru hil ziren eta 400 zauritu larri utzi zituzten.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Ingelesez) Webgune ofiziala