Riccardo Caracciolo
Riccardo Caracciolo | |||
---|---|---|---|
1383 - 1395 ← Juan Fernández de Heredia - Philibert de Naillac → | |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Napoli, XIV. mendea | ||
Heriotza | Napoli, 1395eko maiatzaren 18a ( urte) | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | warrior monk (en) | ||
Sinesmenak eta ideologia | |||
Erlijioa | katolizismoa | ||
Erlijio-ordena | Ospitaleko Zaldunak |
Riccardo Caracciolo (Napoli, ? – ibidem, 1395eko maiatzaren 18a) Jerusalemgo San Joanen Ordenako 33. maisu handia izan zen 1383tik hil zen arte.
Ziurrenik Napolin jaio zen, XIV. mendearen lehen erdian, eta Ospitale Zaldunen Ordenan sartu zen gaztetan. 1378an Capuako prior izendatu zuten.
1382an Urbano IV.a Aita Santuak Juan Fernández de Heredia maisu handia kargutik kendu zuen Klemente VII.a antipapari laguntzeagatik, eta 1383an Caracciolo maisu handi izendatu zuen. Honek Erroma, Messina, Barletta, Pisa, Capua eta Bohemiako prioratoen laguntza jaso zuen. 1384tik aurrera, Ingalaterrako, Irlandako, Hungariako eta Alemaniako zaldunek ere lagundu zioten. Hala ere, Rodasen Ordenaren oinarri nagusiak Herediaren alde egin zuen.
Caracciolok agindu gehiena Aita Santuaren gortean eman zuen. 1391n bitartekari aukeratu zuten Veneziako Errepublika eta Milango dukearen artean.