Richard Neville, Warwickeko 16. kondea
Richard Neville, Warwickeko 16. kondea | |||
---|---|---|---|
ezezaguna | |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Norwich, 1428ko azaroaren 22a | ||
Herrialdea | Ingalaterrako Erresuma | ||
Heriotza | Barnet, 1471ko apirilaren 14a (42 urte) | ||
Hobiratze lekua | Bisham Abbey (en) | ||
Heriotza modua | : guduan hila | ||
Familia | |||
Aita | Richard Neville, 5th Earl of Salisbury | ||
Ama | Alice Montacute, 5th Countess of Salisbury | ||
Ezkontidea(k) | Anne Beauchamp, 16th Countess of Warwick (en) (1434 - | ||
Seme-alabak | ikusi
| ||
Haurrideak | ikusi
| ||
Leinua | House of Neville (en) | ||
Hezkuntza | |||
Hizkuntzak | ingelesa | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | buruzagi militarra, diplomazialaria eta politikaria | ||
Jasotako sariak | ikusi
| ||
Zerbitzu militarra | |||
Parte hartutako gatazkak | First Battle of St Albans (en) | ||
Sinesmenak eta ideologia | |||
Erlijioa | katolizismoa | ||
Richard Neville, Warwickeko 16. kondea (?, 1428ko azaroaren 22a - Barnet, Hertfordshire, 1471ko apirilaren 12a), izengoitiz Warwick Erregegilea (ingelesez: Warwick the Kingmaker) deitua, aitoren seme, administrari eta militar ingelesa izan zen.
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bi Arrosen Gerran York etxearen alde, eta Henrike VI.aren eta Lancaster etxearen kontra jardun zuen. Saint Albanseko Guduan garaipena lortu zuen, eta Northamptongo Guduan Henrike VI.a erregea garaitu eta atxilotu zuen; azkenik York etxea hautatu zuten erregetzarako.
Henrike VI.a errege ohiaren osteek, ordea, Yorkeko dukea menderatu zuten eta Warwickek ihes egin behar izan zuen. Londresera itzuli zenean, Yorkeko seme Eduardo IV.ak errege izendatu zuen bere burua (1461), eta Margarita Anjoukoaren armadari nagusitu zitzaion. Eduardo IV.a errege berriak ohorez hartu zuen Warwick, baina honen esanaren kontra, Elizabeth Woodvillerekin ezkondu izanagatik, Margarita Anjoukoaren zerbitzuan jarri zen Warwick, eta Henrike VI.a izendarazi zuen berriro errege. Azkenik, Eduardoren osteek garaitu eta hil zuten Warwick.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Richard Neville, Warwickeko 16. kondea |