Ringfort
Ringfort (ingeles izena, «eraztun gotorlekua» esan nahi duena; irlanderaz: Lios, «lis» ahoskatua) Burdin Aroan hasi eta Goi Erdi Aroa arte eraiki ziren gotorleku zirkularrak dira, gutxi gorabehera K.a. 800-400 eta K. o 1000. urteen artekoak. Iparraldeko Europan daude, bereziki Irlandan; Gales eta Kornuallesen ere ohikoak dira, eta azken herrialde bi horietan rounds deritze ingelesez.
Ringfort gotorlekuak hainbat neurritakoak izaten dira, eta harriz nahiz lurrez eraikiak. Lehenbiziko ringfort gotorlekuak oholesiez ere sendotu ohi ziren. Haien helburua bertako biztanleriari babesa eskaintzea zen.
Irlanderak ringfort gotorlekuak izendatzeko hainbat hitz erabili izan ditu, horietako asko gerora ohiko irlandar leku izenak ere bilakatu direnak, adibidez: ráth (ingelesez: rath), lios (ingelesez: lis; kornubierazko lis hitzaren parekide, «gorte«), caiseal (ingelesez: cashel), cathair (ingelesez: caher edota cahir; galesez: caer; eta bretainieraz: ker) eta dún (ingelesez: dun edota doon; kornubieraz: din).
Irlanda osoan mota honetako 40.000 eraikin identifikatu dira, baina uharte osoan 50.000 edo gehiago bide direla ere kalkulatu da. Eraikin hauetako adibide nabarmenen eta ospetsuenak Grianan Aileachkoa (Donegalgo konderria) eta Dún Aonghasa (Aran uharteak) dira.
Iruditegia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
Cahergal, Cahersiveen, Kerryko konderria.
-
Caher Black, Clareko konderria.