Robert Charlebois
Robert Charlebois | |
---|---|
(1972) | |
Bizitza | |
Jaiotza | Montreal, 1944ko ekainaren 25a (80 urte) |
Herrialdea | Quebec |
Hezkuntza | |
Heziketa | National Theatre School of Canada (en) |
Hizkuntzak | frantsesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | egile abeslaria, aktorea eta estudioko musikaria |
Lan nabarmenak | |
Jasotako sariak | ikusi
|
Genero artistikoa | folk rock |
robertcharlebois.com | |
|
Robert Charlebois (Montreal, 1944ko ekainaren 25a) Quebeceko antzezle eta musikagilea da. 1966an lehenengo diskoa kaleratu zuenetik bertatik, Charleboisek izugarrizko arrakasta izan zuen Quebecen. 1968an, musika-ikuskizun bat antolatu zuen, Osstidcho, eta, hari esker, Spako (Belgika) jaialdiko lehenengo saria lortu zuen. Kanadako frantses abeslarien artean nagusi bihurtu zen. Louise Forestierrekin osatu zuen bikoteak, Lindbergh deiturikoak, arrakasta handia izan zuen, Ordinaire, Cartier edo Les Ailes d'un ange abestiekin. Charleboisek, Quebeceko gainerako abeslariek ez bezala, joual hizkuntza erabiltzen du, hau da, kanadar frankofonoen hizkera. 1974an, Gilles Vigneault eta Félix Leclerc kantariekin bat egin zuen Montrealen kontzertu batean. Baina, poliki-poliki, bere karrera neurritsuagoa izan da eta bere abestiak klasikoago bihurtu dira; horren erakusgarri dira, esaterako, Québec love eta J'veux de l'amour lanak.
Joseba Tapiaren hiru bertsioak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Euskal Herrian ezaguna da Joseba Tapiak 1999n plazaratu zuen Québec: hamalau kantu independentziarako diskoarengatik, Koldo Izagirre eta Itxaro Bordaren itzulpenekin eta Pascal Gaigneren moldakuntzekin.[1][2][3]
Charleboisen hiru abestiren euskarazko bertsio plazaratu zuen Tapiak: Oztamerikar (Complainte de presqu'Amerique, 1967), Hemen bizitzea (Vivre en ce pays, 1973), eta Wasichu (Ekialdetik datorren gizon bizarduna) (Wasichu, 1976).[1]
Disko horretan Quebeceko beste kantautore hauen kantak ere bildu zuen Tapiak: Felix Leclerc, Gilles Vigneault, Claude Léveillée, Robert Charlebois eta Raymond Lévesque.[1][2]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- ↑ a b c «Québec: hamalau kantu independentziarako» www.badok.eus (Noiz kontsultatua: 2023-09-11).
- ↑ a b Erostarbe, Gorka; Koch, Edurne. (1999-12-01). Euskaldunon Egunkariaren hemeroteka. 1990-2003. (berria.eus) (Noiz kontsultatua: 2021-06-01).
- ↑ Québec – Joseba Tapia. (Noiz kontsultatua: 2023-09-11).