Robert Kocharyan
Itxura
Robert Sedraki Kocharyan (armenieraz: Ռոբերտ Սեդրակի Քոչարյան; Stepanakert, 1954ko abuztuaren 31) armenia politikaria da. [Armenia]]ko presidentea izan zen 1998tik 2008ra eta lehen ministroa 1997tik 1998ra. Aurretik, Artsakheko presidente izan zen 1994tik 1997ra, eta lehen ministro 1992tik 1994ra.
Nagorno-Karabakh hiriburuan jaio zen eta alderdi vomunistako gazteetako kide izan zen. Eskualdea Armeniarekin batzearen aldeko mugimenduaren liderretako bat izan zen eta Karabakh Garaiko Lehen Gerran esku hartu zuen.
Bere lehendakaritzan, Armeniak hazkunde ekonomiko handia izan zuen, baina Kocharyani ustelkeriaren alde egitea ere leporatu zioten.