Robert Ley
Robert Ley | |||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|
(1933) | |||||||
| |||||||
Bizitza | |||||||
Jaiotza | Niederbreidenbach, 1890eko otsailaren 15a | ||||||
Herrialdea | Alemania | ||||||
Heriotza | Nuremberg Court Prison (en) eta Nurenberg, 1945eko urriaren 25a (55 urte) | ||||||
Heriotza modua | suizidioa: urkatzea | ||||||
Hezkuntza | |||||||
Heziketa | Jenako Unibertsitatea Bonngo Unibertsitatea Münsterreko Unibertsitatea | ||||||
Hizkuntzak | alemana | ||||||
Jarduerak | |||||||
Jarduerak | politikaria, kimikaria, hegazkinlaria eta idazlea | ||||||
Lantokia(k) | Münster eta Berlin | ||||||
Jasotako sariak | |||||||
Kidetza | Sängerschaft zu St. Pauli Jena (en) | ||||||
Zerbitzu militarra | |||||||
Gradua | teniente | ||||||
Parte hartutako gatazkak | Lehen Mundu Gerra Bigarren Mundu Gerra | ||||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||||
Alderdi politikoa | Alemaniako Langile Alderdi Nazionalsozialista | ||||||
Robert Ley (Niederbreidenbach, 1890eko otsailaren 15a - Nurenberg, 1945eko urriaren 25a) alemaniar politikari nazia izan zen.
Kimika ikasketak egin zituen Jena, Bonn eta Münsterko unibertsitateetan. Lehen Mundu Gerran esku hartu zuen artillero gisa, eta 1917an zauritu zuten.
1925ean Alderdi nazian sartu zen. Renaniako gauleiterra eta egunkari antisemita bateko editorea izan zen. 1930ean Reichstageko kide hautatu zuten. 1933tik 1945era Lanaren Talde Alemaniarraren buruzagia izan zen.
Erakundeak Alemaniako sindikatu guztiak biltzen zituen eta Leyk diru kopuru handia bereganatu zuen. Taldea Alemaniako erakunderik ustelena bihurtu zen.
Gerra garaian Adolf Hitlerren zirkulu intimoko kide izan zen. 1945eko maiatzean harrapatu zuten estatubatuarrek, eta Nurenbergeko epaiketetan auzipetu zuten. Ley 1945eko urriaren 25ean urkatu zen, epaiketa hasi aurretik.