Location via proxy:   [ UP ]  
[Report a bug]   [Manage cookies]                
Edukira joan

Roman Sudupe Olaizola

Wikipedia, Entziklopedia askea
Roman Sudupe Olaizola


Gipuzkoako Ahaldun Nagusia

1995 - 2003
Eli Galdos - Joxe Joan Gonzalez de Txabarri
Bizitza
JaiotzaAzkoitia1947ko ekainaren 21a (77 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
euskara
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioakatolizismoa
Alderdi politikoa Eusko Alderdi Jeltzalea

Roman Sudupe Olaizola (Azkoitia, Gipuzkoa, 1947ko ekainaren 21a) politikaria da, Euzko Alderdi Jeltzaleko kidea.

Ingeniari teknikoa da ogibidez, eta gaztetatik da EAJko kide. 1977tik 1979ra GBBko kide izan zen, eta Azkoitiko alkate bi agintaldiz. 1983an GBBko buru hautatu zuten, eta 1984an EBBren buru, kargu horretan urtebete baino eman ez zuen arren.

1987tik 1989ra Eusko Jaurlaritzaren Barne Sailburuorde izan zen, eta 1991-1995 bitarteko legegintzaldian Gipuzkoako Foru Aldundiko Errepide Azpiegituren alorreko foru-diputatu. 1995eko Batzar Nagusietarako hauteskundeen ondoren Gipuzkoako Ahaldun Nagusi hautatua izan zen, eta 1999ko hauteskundeetan karguari eutsi egin zion, 2003an Joxe Joan Gonzalez de Txabarri jeltzaleak ordezkatu zuelarik.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]



Aurrekoa
Xabier Arzalluz
EBBko presidentea
Fitxategi:Logopnv 4 (1).jpg

1984ko urtarrilaren 18a - 1985eko urtarrilaren 18a
Ondorengoa
Jesus Insausti "Uzturre"