Romancero gitano
Romancero gitano | |
---|---|
Jatorria | |
Egilea(k) | Federico García Lorca |
Argitaratze-data | 1928 |
Izenburua | Romancero gitano |
Jatorrizko herrialdea | Espainia |
Orrialdeak | 250 |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | lyricism (en) |
Hizkuntza | gaztelania |
Historia | |
Jasotako sariak |
Romancero gitano Federico García Lorcaren poema liburua da, 1929an Revista de Occidente aldizkariak argitaratua.
Hemezortzi erromantzek osatzen dute lan hau. Erromantze hauetan gaua, heriotza ala ilargia bezalako sinboloak topa daitezke. Poema guztiak mintzo dira ijitoen kulturaz. Dena den, poema guztiak lotzen dituen haria tristura da. Lorcak ez zuen Romancero gitano ijitoen etniaren inguruko lan historikoa izan zedin idatzi.
Herri-poesia eta goi-mailako poesia batzen ditu lan honetan. Poesia liburua bi gairen inguruan mugitzen da, Andaluzia eta ijitoak. Bi gaiok era metaforiko eta mitikoan lantzen ditu.
Deskribapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erromantze-bildumak gizartetik at bizi den eta agintariek jazarria sentitzen den herri baten nahigabea erakusten du. Dena den, Lorcak berak adierazten du bere helburua ez datzala egoera zehatz bat deskribatzean, behin eta berriz ematen den aurrez aurre dauden bi indar kontrajarrien arteko talka azaltzea baizik. Esaterako, erromantzeetako batean Guardia Zibilaren eta ijitoen arteko gatazka deskribatzen du, bi aldeetako bakoitzari, hurrenez hurren, "erromatar" eta "kartagotar" deituz. Honen bitartez, azalean utzi nahi du bi taldeen arteko etengabeko gatazka.
Analisia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Obraren espazioa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Andaluzian kokatzen da, ijito auzoetan. Federico García Lorcak ijitoen mundua estilizatzen du, kostunbrismotik eta folklore-tipikotasunetik urrun.
Baliabideak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Metaforak, pertsonifikazioak, konparaketak, errepikapenak, sinestesiak.
Edukia eta egitura
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Romancero gitano bi multzotan bana daiteke, Kordoba, Granada eta Sevilla irudikatzen dituzten hiru arkanjeluak albo batera utzita. Lehena da hiru multzoetako lirikoena. Bertan emakumeen presentzia da nagusi (Reyerta erromantzean izan ezik). Bigarrena epikoagoa da eta, kasu honetan, gizonek hartzen dute nagusitasuna.
Ijitoak, bere sinismen eta kodeengatik, bi errealitaterekin egiten du talka: maitasuna eta euren eskubideak ala sona inbaditzen dituzten «besteak», izan euren gizataldeko jendea, izan zapaltzen eta alboratzen dituen gizartea, zeinaren beso armatua Guardia Zibila den. Maitasunak, norbanakoaren eskubideek eta sinismenek heriotzara ala sendaezinak diren zauri moraletara daramate.
Aipagarria da Romance de la Guardia Civil Española (Espainiako Guardia Zibilaren Erromantzea) poema, ez baita sinpatiaz adierazia eta lan honetan ikuspuntu antagoniko bat hartzen baitu.
Estiloa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Lorcak hizkuntza narratiboa eta lirikoa batu nahi ditu, bietako batek ere kalitaterik galdu gabe.[1] Horrela, erromantzeen tradizioa jasotzen du: in medias res hasten diren eta amaiera bukatu gabeak dituztenak; deskribapenak; narratzailea; eta pertsonaien arteko elkarrizketak, estilo zuzenean idatziak. Hainbatetan narratzailea ere elkarrizketetan sartzen da.
Pertsonaiak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ijitoak dira eta euren ideologiei eta ezaugarriei eusten diete. Lanean gizonei eta emakumeei emandako tratamendua oso tradizionala da, kokatzen diren garaiak baldintzatua.
- Gizona: orokorrean jarrera pasiboa du, kexatzen edo penatzen direnak emakumeak baitira. Gizonek heldutasuna, zuhurtzia eta erreakzio-gaitasuna irudikatzen dituzte. Azpimarragarria da ia ezin direla topatu gizonen fisikoaren inguruko deskribapenak.
- Emakumea: Zehatz-mehatz deskribatzen da, bai fisikoki, bai psikikoki. Obran, zailtasunen aurrean ahulak diren pertsonaiak dira eta horrek gizonezkoak indartzea dakar. Lorcak ile beltzeko ilajearekin irudikatzen ditu, era oso sentsualean eta erotikoan marraztuz. «Soledad Montoya» edo «ijito moja» dira emakumeak ijitoentzat esan nahi duenaren irudikapenak.
Lanaren sinbolismoa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Romancero gitanok sinbolo ugari ditu (nabarmen bedi sinboloen eta metaforen arteko aldea, biak ala biak Lorcaren literaturan oso ohikoak). Sinbolo nagusiak eta euren esanahiak honakoak dira:
- Metalak (aiztoak, ingudeak, eraztunak...): ijitoen bizitza eta heriotza (batez ere metalak herdoilduta badaude).
- Airea edo haizea: gizonezkoen erotismoa.
- Kolore berdea: heriotza.
- Ispilua: etxea eta bizimodu sedentarioa.
- Ura: (mugimenduan) bizitza, (atsedenean) pasio gelditua edo heriotza.
- Zaldia: heriotzara daraman grina neurrigabea.
- Ilargia: Lorcak gehien erabiltzen duen sinboloa da, 38 aldiz agertzen da. Haren sinbolismoa agertzen den moduaren araberakoa da. Gorria bada, heriotza mingarria esan nahi du; beltza edo biribila, heriotza besterik ez; handia bada, itxaropena esan nahi du; puntetan konnotazio erotikoa du.
- Alkohola: negatibotasuna.
- Esnea: naturala dena.
- Emakumea: erotismoa.
- Kolore beltza: heriotza.
- Kolore zuria: bizitza, argitasuna.
- Arrosak: odola
Poemak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Romance de la luna, luna
- Preciosa y el aire
- Reyerta
- Romance sonámbulo
- La monja gitana
- La casada infiel
- Romance de la pena negra
- San Miguel (Granada)
- San Rafael (Córdoba)
- San Gabriel (Sevilla)
- Prendimiento de Antoñito el Camborio en el camino a Sevilla
- Muerte de Antoñito el Camborio
- Muerto de amor
- Romance del emplazado
- Romance de la Guardia Civil Española
Hiru erromantze historiko:
16. Martirio de Santa Olalla
17. Burla de don Pedro a caballo, romance con lagunas
18. Thamar y Amnón
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Nusch, Carlos. (2018). Discurso narrativo y discurso lírico en Romance Sonámbulo de Federico García Lorca. ISBN 9789873926402..
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Wikitekan badira testuak, gai hau dutenak: Romancero gitano |