Location via proxy:   [ UP ]  
[Report a bug]   [Manage cookies]                
Edukira joan

Ross izotz hesia

Koordenatuak: 81°30′S 175°00′W / 81.5°S 175°W / -81.5; -175
Wikipedia, Entziklopedia askea
Ross izotz hesia
Datu orokorrak
Motaizotz plataforma
Azalera487.000 km²
EponimoaJames Clark Ross
Geografia
Map
Koordenatuak81°30′S 175°00′W / 81.5°S 175°W / -81.5; -175
CondominiumItun Antartikoko eskualde
Eskualde geografikoRoss Dependentzia

Ross izotz hesia Antartikako izotz plataforma handiena da (487.000 kilometro karratuko hedadura eta 800 kilometroko zabalerarekin ia Espainiaren tamainakoa da). Zenbait ehundaka metroko sendoera du. Itsasora begira dagoen izotz fronte ia bertikalak 600 kilometroko luzera du, eta uraren gainetik 15 eta 50 metroko altuera hartzen du. %90a flotatzen ari den izotza da, alabaina, ur azpian dagoena.

Ross izotz hesi gehiena Zelanda Berriak aldarrikatutako Ross Dependentziaren barnean dago.

Izotz eremu honek bere izena James Clark Rossen omenez jasotzen du, 1841eko urtarrilak 28an aurkitu zuena. Jatorrian izotz hesi deitzen zitzaion, hegoalderago nabigatzea eragozten baitzuen. Rossek 160º Mendebal longituderaino iristen den izotz azalera kartografiatu zuen.

Ross izotz hesiak ospe tristeagoa hartu zuen 1912an, Robert Falcon Scott esploratzaile antartikoa eta bere taldea Hego Poloaren bila joan ondoren espedizioa itzultzen ari zela hil zen tokia bihurtu zenean.

Poloko espedizioaren ibilbidea Ross hesian.

1841eko urtarrilak 5ean, hiru masta zituzten HMS Erebus eta HMS Terror itsasontzietan zihoan britainiar almirantetzaren talde bat izotzetik Ozeano Baretik Antartikatik gertu igarotzera bidalia izan zen Hego Polo Magnetikoaren kokapena zehazteko ahalegin batean. Lau egun beranduago, euren bidea itsaso irekitik topatu zuten eta euren helbururako oztoporik gabeko bide bat izan arte zain egon ziren, baina urtarrilak 11n espediziolariek izotz masa handi bati aurre egin behar izan zioten.

Espedizio burua zen James Clark Rossek honako hau esan zuen: Beno, honek ez digu zeharkatzeko Doverreko amildegiek haina aukera ematen. Rossek, 1831n Hego Polo Magnetikoa aurkitu zuena, hurrengo bi urteak Hego Polorako itsasbideren bat topatzen eman zituen, ondoren, bere izena itsasoak inguratutako izotz eremu honi eman zioten, amore eman ondoren.

Ross izotz hesia ia Frantzia kontinentala bezain handia da, eta Antartikaraino iristen da hegoalderantz. Izotz masak gutxi gora-behera 800 kilometroko zabalera eta 970 kilometroko luzera du. Tokiren batzuetan, bereziki bere hegoaldeko zatietan, izotz hesia 750 metroko sendoera izatera iristen da. Ross izotz hesiak izotza itsasorantz 1,5 eta 3 metro artean egunean bultzatzen du. Pixkanaka masa gehitzen dioten glaziarrak daude. Aldi berean, izotzpeko itsasoko ur izoztuak izotzaren sendoera 38 eta 51 zentimetro artean handitzen du. Batzuetan, pitzadurek, izotz plaka haustea eta banatzea eragin lezakete; ezagutzen den plakarik handienak 31.000 kilometro karratuko azalera zuen, Belgikarena baino zertxobait handiagoa.

Ross izotz hesia kultura herrikoian

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Arraildura, Ross hesian (2001)

Mendeetan zehar, hegoaldeko eremuak ez ziren esploratuak izan. Eta antzinako greziarrek Hegoaldeko Lurraldeek masa bera zutela ondorioztatu zuten iparraldeko Eurasiako lurraldeak orekatzeko. Horregatik, kartografo europarrek mapak egiten zituzten garaian, Gerardus Mercator (1512-1595) kartografo ospetsuak Hego Poloan uharte erraldoi bat marraztu zuen, eta Terra Australis Incognita deitu zuen, 1578an, Sir Francis Drakek, hegoaldera ekaitz bortitz baten ondorioz eramana izan zena, kontinente mitiko horren zantzurik topatu ez zuen arren.

Capcomen Strider 2 bideo-jokoaren lehen etapa Ross izotz hesian gertatzen da.

Era berean, Clive Cusslerren "Antartikaren sekretua" eleberrian zenbait alditan aipatzen da Rosseko bankisa

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]