Rossioko tren geltokia
Rossioko tren geltokia | |
---|---|
<mapframe>: The JSON content is not valid GeoJSON+simplestyle. The list below shows all attempts to interpret it according to the JSON Schema. Not all are errors.
| |
Kokapena | |
Udalerria | Lisboa, Portugal |
Geltokiaren datuak | |
Irekiera | 1891 |
Rossioko tren geltokia (portugesez: Estação de Caminhos de Ferro do Rossio) Portugalgo Lisboa hiriburuko tren geltoki ezaguna da, Rossio enparantzan kokaturik dagoena. Sintrarako trena hartzen da bertan.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]José Luís Monteiro arkitekto portugaldarrak eraiki zuen 1886 eta 1887 urteen artean, Rossio enparantzaren ipar-mendebaldeko erpinean. 1890an eraiki zen tunela ordurarteko Portugalgo injeniaritza lan garrantzitsuena izan zen. Hasiera batean Estação Central (Erdiguneko geltokia) izena izan zuen eta 1957 artean Lisboako tren geltoki nagusia izan zen.
Arkitektura
[aldatu | aldatu iturburu kodea]XVI mendeko Portugalgo oparotasun garaia gogorarazi nahian neo manueldar estiloan diseinatu zen tren geltokia. Elementurik aipagarrienak sarreran dauden ferra itxurako ate biak, dorre txiki batean dagoen erlojua eta eskultura ornidura sarria dira.
Barnealdea belgikar konpainia batek egin zuen, burnizko sare itxura emanez.
Zerbitzuak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Carris Autobusak:
- 36 Odivelas - Cais do Sodré
- 44 Moscavide - Cais do Sodré
- 91 Aerobus
- 205 Cais do Sodré - Bairro Padre Cruz
- 207 Cais do Sodré - Fetais
- 709 Sul e Sueste - Campo de Ourique
- 711 Sul e Sueste - Alto da Damaia
- 732 Hospital de Santa Maria - Caselas
- 745 Sul e Sueste - Prior Velho
- 759 Restauradores - Oriente
Lisboako Metroa:
- Santa Apolónia - Falagueira lineako Restauradores geltokia.
Iruditegia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
Tren geltokia.
-
Ferra itxurako ateak.
-
Hegoaldeko fatxada.
-
Tren geltokia ilunabarrean.
-
1909ko ikuspegia.