Location via proxy:   [ UP ]  
[Report a bug]   [Manage cookies]                
Edukira joan

Rozalén

Wikipedia, Entziklopedia askea
Rozalén

(2018)
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakMaría de los Ángeles Rozalén Ortuño
JaiotzaAlbacete1986ko ekainaren 12a (38 urte)
Herrialdea Espainia
Hezkuntza
HeziketaMurtziako Unibertsitatea
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakabeslaria, idazlea, gitarra-jotzailea eta estudioko musikaria
Jasotako sariak
Izengoitia(k)Rozalén
Musika instrumentuaahotsa

rozalen.org
IMDB: nm5676352 Facebook: Rozalen.Oficial Twitter: RozalenMusic Spotify: 5soMpG6E6oApEiCZgrWeVz iTunes: 572483447 Musicbrainz: 0432dc38-a03b-4325-9609-1caada06f47a Songkick: 7219854 Edit the value on Wikidata

María de los Ángeles Rozalén Ortuño, izen artistikoz Rozalén (Albacete, Espainia, 1986ko ekainaren 12a) gaztelaniazko egile abeslari bat da.[1]

Rozalén Albaceten jaio zen, baina amaren Letur herrian hazi zen. Txikitatik abestu izan zituen amak eta amonak erakutsitako abestiak. 7 urte zituela Albaceteko Fátima auzoko rondallan sartu zen eta bederatzi urtetan zehar gitarra eta bandurria jo zituen.[1] 14 urte zituela hasi zen abestiak konposatzen, betiere kritika soziala eginez, eta 16 urterekin eman zuen aurreneko kontzertua Albaceteko "Operación Bocata" jaialdian.[2] Murtziako Unibertsitatean psikologia ikasi zuen eta musikoterapia masterra egin zuen. 2009 urtean Mediterraneoko herrialdetako sortzaile gazteen jaialdian Espainia ordezkatzeko aukeratua izan zen.

Rozalének 2012. urtean Albacete utzi zuen, eta Madrilgo Lavapiés auzora joan zen bizi izatera. Han, Ismael Guijarro ekoizlea ezagutu zuen. Konposatuak zituen 30 abesti erakutsi zizkion, eta Guijarrok diskoa grabatzera animatu zuen. 2013an atera zen aurreneko diskoa, Con derecho a...[2] Lehenengo singlea 80 veces izan zen, eta arrakasta handia izan zuen.[1] Bigarrena Comiéndote a besos izan zen, pertsona seropositiboei eskainia, eta aurrekoaren arrakasta gainditu zuen. 2013an bira handi bat egin zuen, Espainiatik atera eta Argentina eta Uruguaira ere joan zen. Disko hori "platinozko diskoa" izatera iritsi zen.[3]

2015. urtean, parte hartu zuen Perdiendo el norte filmaren soinu bandan, Berlin abestiarekin. Urte bereko ekainean bigarren diskoa plazaratu zuen, Quién me ha visto.... Diskoko singleak Vuelves, Ahora eta Será mejor izan ziren.

2017an hirugarren diskoa atera zen, Cuando el río suena..., eta hori ere "platinozko diskoa" bihurtu zen.[3] Disko horretan El hijo de la abuela abestia dago, amonaren bizitzako pasarte batean oinarritua, eta Migel Elola deportatua (gerora Alegiako HBren zinegotzia izango zena) protagonista duena.[4] Diskoko abesti ezagunena La puerta violeta izan zen eta Grammy Latinoetarako izendapena jaso zuen, hala abestiak nola diskoak.

Rozalénen abestietako hitzak kritika sozialean oinarritzen dira. Musikoterapia esperientzia handia du parkinson gaixoekin eta bazterketa sozialaren arriskuan dauden kolektiboekin. Kontzertuetan berekin izaten du Beatriz Romero laguna, abestiak keinu hizkuntzara itzultzen.[2]

Gobernuz kanpoko hainbat erakunderekin kolaboratu du: Plan Internacional,[5] Asociación Española Contra el Cáncer eta Fundación Vicente Ferrer erakundeekin, besteak beste.

Rozalén euskaraz

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2022an plazaratutako albumean, Matriz izenburukoan, euskal abesti bat jaso zuen, "Xalbadorren heriotzean" alegia. Musika disko berean badira asturieraz, galizieraz eta katalanez abestutako abestiak.[6] Aurretik Zea Mays taldearekin[7] eta Olatz Salvadorrekin abestu zuen.[8]

  • Con derecho a... (2013, Ariola Records)
  • Quién me ha visto... (2015, Ariola Records)
  • Cuando el río suena... (2017, Ariola Records)
  • Cerrando puntos suspensivos (2018, Ariola Records), bilduma diskoa
  • El árbol y el bosque (2020, Sony Records)
  • Matriz (2022, Sony Records)
  • Gaztela Mantxako artista gazteen lehiaketa: 2010
  • Platinozko diskoak:
    • Con derecho a...
    • Cuando el río suena...
  • Urrezko diskoak:
    • Quién me ha visto...
  • Dial Saria: 2014an
  • Grammy Latinoak:
    • 2018an izendapenak: disko onenari eta abesti onenari.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b c (Gaztelaniaz) Razón, La. (2016-10-22). «Rozalén: «Mientras haya canciones y vivencias todo lo demás estará a salvo»» www.larazon.es (Noiz kontsultatua: 2019-01-27).
  2. a b c (Gaztelaniaz) Pantaleoni, Ana. (2013-04-30). «Atención a María Rozalén» El País ISSN 1134-6582. (Noiz kontsultatua: 2019-01-27).
  3. a b (Gaztelaniaz) «Rozalén consigue el disco de platino por ‘Cuando el río suena…’ y por ‘Con derecho a…’» Vinilo Negro 2018-09-25 (Noiz kontsultatua: 2019-01-27).
  4. rozalenVEVO. Rozalén - El Hijo de la Abuela - Conversaciones Con Mi Abuela (Documental). (Noiz kontsultatua: 2019-01-27).
  5. (Gaztelaniaz) «Embajadores» Plan Spain (Noiz kontsultatua: 2019-01-27).
  6. https://www.lacasadeldisco.es/rozalen-cd-matriz.html
  7. https://www.youtube.com/watch?v=X_D4HsqbjCY
  8. https://www.youtube.com/watch?v=p9N3H488H0Y

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Rozalén Aldatu lotura Wikidatan