Location via proxy:   [ UP ]  
[Report a bug]   [Manage cookies]                
Edukira joan

Rubem Fonseca

Wikipedia, Entziklopedia askea
Rubem Fonseca
Bizitza
JaiotzaJuiz de Fora1925eko maiatzaren 11
Herrialdea Brasil
HeriotzaRio de Janeiro2020ko apirilaren 15a (94 urte)
Heriotza moduaberezko heriotza: miokardio infartu akutua
Familia
Seme-alabak
Hezkuntza
HeziketaFederal University of Rio de Janeiro Faculty of Law (en) Itzuli
Hizkuntzakbrasildar portugesa
portugesa
Jarduerak
Jarduerakidazlea, gidoilaria, kazetaria, eleberrigilea eta ipuingilea
Lantokia(k)Rio de Janeiro
Lan nabarmenak
Jasotako sariak

educacao.globo.com…
IMDB: nm0284707 Allocine: 75112 Edit the value on Wikidata

Rubem Fonseca (Juiz de Fora, Minas Gerais, 1925eko maiatzaren 11Río de Janeiro, 2020ko apirilaren 15a) brasildar kronikaria eta eleberrigilea izan zen. Brasilgo hiri-neorrealismoaren idazle nagusietako bat izan zen.

Zuzenbide-ikasketak egin zituen Rio de Janeiroko Unibertsitatean (1948), eta administrazio-ikasketak, New York eta Bostongoetan. 1963an plazaratu zuen lehenengo literatura-lana, kontakizun-bilduma bat: Os Prisioneiros. Handik bi urtera, Pen Club saria irabazi zuen A Coleira do Cão ipuin-bildumagatik. Garai hartako beste lan aipagarriak El cobrador (1970), O Homem de Fevereiro ou Março (1973) eta Feliz año nuevo (1975) dira. Garai hartan, eleberriez gainera, zinema-gidoiak ere idatzi zituen: Relatório de um Homem Casado (1973) eta A Extorsão (1975), adibidez.

Fonsecaren eleberriek Estatu Batuetako polizia-eleberrien eragin nabarmena dute. Horien bidez, hirietako gizarte materialista, teknokrata, garatu gabe eta bortitzeko pertsonaiak erretratatzen eta parodiatzen ditu: O Caso Morel (1973), A Grande Arte (1983), Bufo & Spallanzani (1985). Agosto (1990), berriz, eleberriaren eta kronika politikoaren artean sailka daiteke: Brasilgo lehendakari Getúlio Vargasek bere buruaz beste egin aurreko gertaerak kontatzen ditu.

Beste eleberri batzuk: Do Meio do Mundo Prostituto Só Amores Guardei ao Meu Charuto (1997), O doente Molière (2000), Mandrake: A Bíblia e a Bengala (2005) eta O Seminarista (2010). Ipuin laburrak ere idatzi ditu, hala nola Feliz Ano Novo (1975), Contos Reunidos (1994), Histórias de Amor (1997), Secreções, Excreções e Desatinos (2001) eta Ela e Outras Mulheres (2006).

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]