Location via proxy:   [ UP ]  
[Report a bug]   [Manage cookies]                
Edukira joan

Rusa I.a

Wikipedia, Entziklopedia askea
Rusa I.a
Urartuko erregea

K.a. 735 - K.a. 714
Sardur II.a - Argishti II (en) Itzuli
Bizitza
Jaiotza?
HerrialdeaUrartu
Heriotza? ( urte)
Heriotza moduasuizidioa
Familia
AitaSardur II.a
Seme-alabak
Jarduerak
Jarduerakmonarka

Rusa I.a Urartuko errege bat izan zen. K.a. 730etik K.a. 714 arte gobernatu zuen.

Sardur II.aren seme eta oinordekoa, idazkunek, gerlari ausart eta eraikitzaile handi bezala deskribatzen dute, Rusakhinli hiri berriaren sortzailea. Siriaganako subirautza nahiak alde batera uzten ditu, baina kontrakoa egiten du Tabal, manearren herrialdean eta Musasirren, Asiriarekin leihatzen duen mugalerroa. Zenbait matxinada probintzial baretzera behartua, gobernarien boterea murrizten du, estuago kontrolatzeko.

Bere erregealdian, lehen aldiz aipatzen dira zimeriarrak, Kaukasia zeharkatu eta iparraldea eta Urmia aintziraren ingurua erasotzen dutenak. Eraso hauen ondorioz, Urartu eta Asiriaren arteko oreka, behin betiko aldatzen da azken honen mesedetan, Sargon II.ak K.a. 714an erasotzen baitu, garaipen erabakigarri bat lortuz, eta Rusa I.ari, bere buruaz beste egitea beste erremediorik ez zitzaion geratu.


Aurrekoa
Sardur II.a
Urartuko erregea
K.a. 730-K.a. 714
Ondorengoa
Argishti II.a