Location via proxy:   [ UP ]  
[Report a bug]   [Manage cookies]                
Edukira joan

São Pedro eliza (Rates)

Koordenatuak: 41°25′24″N 8°40′21″W / 41.423347°N 8.672417°W / 41.423347; -8.672417
Wikipedia, Entziklopedia askea
São Pedro eliza (Rates)
Kokapena
Estatu burujabe Portugal
Portugalgo barrutiaPorto
Portugalgo udalerriaPovoa de Varzim
FreguesiaRates
Koordenatuak41°25′24″N 8°40′21″W / 41.423347°N 8.672417°W / 41.423347; -8.672417
Map
Historia eta erabilera
Izenaren jatorriaPetri
Ondarea

São Pedro eliza, Ratesko eliza erromanikoa ere deitzen dena, Portugalgo Rates-en dago, Póvoa de Varzim udalerrian, Porto barrutian. Garai hartan sortzen ari zen. Portugalgo erresumako monumentu erromaniko garrantzitsuenetako bat izan zen Erdi Aroaren hasieran.

Ave ibaiaren arroaren ondoan kokatua, Cluny ordenako monasterio bat da eta Rateseko São Pedroren kondairarekin lotuta dago, Bragako lehen apezpiku mitikoa izan zena.

São Pedro eliza Monumentu Nazional gisa sailkatuta dago 1910etik.[1]

1997 eta 1998an egindako ikerketa arkeologikoek adierazten dutenez, egungo eliza suebo-bisigodo garaiko eraikin baten orubean egin zen. Eliza hau Portugal konderri zen garaian berreraiki zen, XI.mendean. Hori frogatzen duten elementu batzuek daude eraikinean: mendebaldean ageri den gorputz bat, ziurrenik tenplu aurrerromaniko baten nartexa izan zena. Hor erromatar estela bat aurkitu zen, gero kristautua VI-VII mendeetan. eta erromaniko aurreko garaian berrerabiliak. Eliza aurre-erromanikoaren aztarna gutxi geratzen dira, sarrera nagusiaren ondoan dauden zutabeen oinarriak eta kapitel batzuk nabarmenduz.[1]

Egungo eraikina XIII. mendean egin zen, Cluny ordenaren eskuetan geratu zenean.

1552ra arte, elizak Rateseko São Pedroren gorputza gorde zuen, hau Bragako katedralera eraman zuten arte.

Hiru nabe dituen eliza da[1], gurutzadura faltsua duena, eta bere egituran hainbat irregulartasun agerian uzten dituena -hala nola, nabeen zabalera desberdinak edo zutabeen erritmo irregularra-. Hauek adierazten dute eraikinak eraikuntza-aldi luzea eduki zuela.[1]

Nabeen estaldura osoa zurezko sabai batez osatuta dago.[1]

Tenplurako sarbideko ateak bost arkibolta eta puntu erdiko arkua ditu. Fatxada apur bat asimetrikoa da eta kontrahormak ditu. Kapitelak eta tinpanoa eskulturaz apainduta daude.[1] Tenplu honetako eskultura multzoa Portugalgo estilo erromanikoko esanguratsuenetako bat da.[2]

Argazki galeria

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • MONTEIRO, Manuel, S. Pedro de Rates, Porto, 1908
  • DGEMN, A Igreja de São Pedro de Rates, Boletim nº 23, Lisboa, 1941
  • ALMEIDA, Carlos Alberto Ferreira de, A Igreja românica de S. Pedro de Rates, Póvoa de Varzim, 1975; Tesouros Artísticos de Portugal, Lisboa, 1976
  • ALMEIDA, C. A. F. de, Arquitectura Românica de Entre-Douro-e-Minho, Porto, 1978, II
  • REAL, Manuel Luis, O românico condal em S. Pedro de Rates e as transformações Beneditinas do séc. XII, Póvoa de Varzim, 1982
  • ALMEIDA, Carlos Alberto Ferreira de, História da Arte em Portugal, vol. 3, Lisboa, 1986
  • IPPAR, Património Arquitectónico e Arqueológico Classificado, Inventário, vol. 2, Lisboa, 1993
  • STATUA, Atelier de Escultura Conservação e Restauro, Relatório do Estudo sobre o estado de conservação da pedra da igreja de São Pedro de Rates Póvoa do Varzim, Sintra, 1997
  • DGEMN, Relatório sobre a Conservação e Valorização Geral da Igreja de São Pedro de Rates, Lisboa, 1999
  • MATOS, A. Campos, A Igreja Românica de S. Pedro de Rates, guia para visitantes, Póvoa de Varzim, 2000
  • BEGONHA, Arlindo, Estudo dos Materiais Pétreos e Argamassas, Estudo da Patologia da Pedra da Igreja de São Pedro de Rates, Faculdade de Engenharia da Universidade do Porto, Porto, Fevereiro 2002

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b c d e f (Ingelesez) «Monumentos» www.monumentos.gov.pt (Noiz kontsultatua: 2023-04-29).
  2. Txantiloi:Pt-PT «S. Pedro de Rates» C.M. da Póvoa de Varzim (Noiz kontsultatua: 2023-04-29).

Kanpoko estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]