Location via proxy:   [ UP ]  
[Report a bug]   [Manage cookies]                
Edukira joan

SC Eisenstadt

Wikipedia, Entziklopedia askea
SportClub Eisenstadt
Sorrera1907 (Kismarton FC)
2008an desegin zen
Futbol zelaiaLindenstadion
edukiera: 14.000 lagun
WebguneaWebgune ofiziala
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Etxekoa
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Kanpokoa

SC Eisenstadt Austriako futbol talde bat da, Eisenstadt hirikoa. 1984an Mitropa Kopa irabazi zuen eta 2008an desegin zen.

1907. urtean sortu zen Kismarton FC izenarekin eta 1968 eta 1987 artean 13 denboraldi egin zituen Austriako Bundesligan. Ez zuen emaitza aipagarririk izan Austrian baina garai hartan Europa erdi-ekialdeko talde apalek jokatzen zuten Mitropa Kopa irabazi zuen 1984an. Ligaxka eran jokatu zen eta Eisenstadt txapeldun izan zen FC Prishtina talde kosovarraren, FK Teplice txekiarraren eta Vasas Budapest hungariarraren aurretik[1]. Intertoko Kopa jokatzeko ere sailkatu zen 1983an eta 1985ean.

2007-08 denboraldia jokatzen ari zela diru arazo larrien erruz apirilean desegin zen taldea, denboraldiari amaiera eman ezinik. Ordurako Regionalliga Ost eskualde mailako ligara jeitsia zegoen.

2016an SC Eisenstadt 1907 talde berria eratu zen baina ez zuen aurrera egin eta 2017an SC Eisenstadt sortu zen. 2019an maila beherenetik hasi zen jokatzen.

  • Bundesliga (0): zortzigarren 1985ean.
  • Bigarren maila (1): 1980.

Nazio artean: 1

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Der letzte Cup · ballesterer. (Noiz kontsultatua: 2022-03-04).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]