San Giovanni Fuorcivitas
San Giovanni Fuorcivitas | |
---|---|
Kokapena | |
Herrialdea | Italia |
Eskualdea | Toscana |
Probintzia | Pistoiako probintzia |
Italiako udalerri | Pistoia |
Koordenatuak | 43°55′55″N 10°54′59″E / 43.932011°N 10.91649°E |
Historia eta erabilera | |
Izenaren jatorria | John the Evangelist (en) |
Erlijioa | katolizismoa |
Elizbarrutia | Roman Catholic Diocese of Pistoia (en) |
Izena | Joan |
Arkitektura | |
Estiloa | Arte erromanikoa |
Ondarea | |
Kontaktua | |
Helbidea | Via Francesco Crispi, 2 |
San Giovanni Fuorcivitas (izen osoz, San Giovanni Evangelista Fuorcivitas) eliza erromanikoa da Pistoian (Toskana, Italia). Fuorcivitas adjektiboak "hiritik kanpo" esanahia duen italiera eta latin nahastuan) kokapenari egiten dio erreferentzia, hiriko lehen harresi multzotik kanpo baitzegoen eraikina, Italian lombardiarren agintearen garaian sortu zenean.
Ezaugarriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Jatorrizko lonbardiar eraikinaren aztarnarik ez da geratzen. Eliza aipatzen duen lehen dokumentua 1119koa da: Ildebrand apezpikuak eliza "ia hondarretan" zegoela deskribatu zuen. Egungo eraikina ziurrenik handik gutxira hasi zen. Eraikuntzak 14. mendera arte iraun zuen.
Itxura bereziko eliza da: errektangularra guztiz plantan, iparraldeko alde irekian du ate eta sarbidea, portale xumea beste askorekin konparazioan. Gainerako hormek kalexka estuetara ematen dute.
Barrualdea zenbait artelan nabarmentzen dira[1]:
- Luca della Robbiaren "Bisitazio" bat zeramika beirazko zurian egina, 1445ean enkargatua Pistoiako Fioravanti familiak.
- Nabearen erdian dagoen ur bedeinkatuaren pontea XII-XIII mendeetakoa da, Giovanni Pisanori izan daiteke ponteko urontzia bera, non Bertute kardinalak irudikatzen diren; eta hari eusten oinarria, Bertute teologalak irudikatzen dituzten kariatideez osatua, zeina Nicola Pisanoren ikasle bati egozten zaion.
- Pulpitu ikusgarri bat, Guglielmo da Pisa eta Arnolfo di Cambio maisuen elkarlana izan daitekeena, 1270ean datatua.
Iruditegia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
Kanpoaldea, detailean.
-
Atea.
-
Lucca della Robbiaren 'Bisitazioa'.
-
Pulpitua.
-
Pontea, bertuteen irudikapenarekin.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «Diocesi di Pistoia - Patrimonio artistico * Chiesa di San Giovanni Fuorcivitas» web.archive.org 2007-09-27 (Noiz kontsultatua: 2020-09-18).