San Telmo baseliza (Zumaia)
San Telmo baseliza | |
---|---|
Eraikitako euskal ondasun nabarmena | |
Kostaldeko Donejakue bidea | |
Kokapena | |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Gipuzkoa |
Udalerria | Zumaia |
Koordenatuak | 43°17′57″N 2°15′41″W / 43.29907°N 2.26131°W |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | 1540 (egutegi gregorianoa) |
Arkitektura | |
Ondarea | |
EJren ondarea | 11 |
San Telmo baseliza Gipuzkoako Urola Kosta eskualdean dagoen XVI. mendeko baseliza da. Zehazki, Zumaiako Itzurun hondartzaren Flyschak osotutako labarraren gainean kokatuta dago, lurretik 150 metrora. [1]
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Baseliza kapera errenazentista enblematiko bat da. Bere lehen aipamena 1540an izan zan, baina eraikitze-data ezezaguna da. XVII. mendetik aurrera hobekuntzak egin jakozan, San Telmoko marinelen kofradiak egoitz lez hartu ebanean eraikina.
XX. mendearen hasieran, sute baten ondorioz, eraikuntz osoa erre zen, oinarria bakarrik salbatu zelarik. Ondoriz, berriro berreraikitu behar izan zen.
Deskribapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpoaldea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpoaldea harriz eta egurrez eraikita dago, XV. mendeko ermitak bezala. Hormak sinpleak dira, alferrikako apaingarririk barik. Izan ere, pisu handia daukanez, ermitak leiho gutxi eta txikiak daukaz (karratuak eta biribilak). Gainera, altzairuzko baranda bat duen aterpe bat dago.
Barrukaldea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Barrukaldea iluna da. XVIII. mendeko erretaula rokoko bat dago, egurrez egina eta polikromatu eta urreztatu barik. Horrekin batera, Santiago Apostolu eta Santa Clararen irudiak dagoz, hiribilduak santu hauen izenpean baselizak saldu ebazanean sortu ziranak. XVIII. mendean, egurrezko aldare apaindu bat gehitu jakon ermitari.
Ospea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Antzinan ermita gurtzarako tokia zan, eta bisitari eta erromes asko joaten ziran hara gurtza egitera. Gaur egun, “8 Apellidos Vascos” filmagaitik da ezaguna.[2]Pelikula honetan, Rafa deituriko gizon Andaluziar batek Amaia deituriko euskaldun bat gustoko dau, eta euskaldun itxura hartu behar dau Amaiaren aitaren onespena lortzeko. Amaierako eskontza bat San Telmo ermitan grabatu zan eta, filmeak lortu eban ospearengaitik, gero eta turista gehiago ermita bisitatzen dabe.[3]
Horretaz aparte, alboan duen Itzurun hondartzarengaitik turista ugari lortu dauz; han pelikula eta serieak grabatu dira ere, eta turista askok ermitara igotzea aprobetxatzen dabe, bata bestearen parean baitaude.
San Telmo festak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]San Telmo festak Zumaian Pazko Domekatik 8 egunetara ospatzen dira, San Telmo egunean.[4] Hango jendea itsas urdinez jantzita doa marinelen homenez eta San Telmoren martxa entzuten da Zumaiako bazter guztietatik. Egunean zehar hainbat jarduera egiten dira eta lehenengoa San Telmo ermitarako prozesioa da.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Gaztelaniaz) «La Ermita de San Telmo, en la Costa de Zumaia» https://www.hoteles.net/ (Noiz kontsultatua: 2022-06-06).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Ermita de San Telmo ⚠️ + Ruta Flysch 【2022 】» GMD 2020-04-07 (Noiz kontsultatua: 2022-06-03).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Visitas a la ermita y a la cofradía de San Telmo» El Diario Vasco (El Diario Vasco) 2020-07-02 (Noiz kontsultatua: 2022-06-03).
- ↑ (Gaztelaniaz) Amundarain, Pedro. (2022). «Zumaia celebrará los santelmos dos años después» www.noticiasdegipuzkoa.eus (Noticias de Gipuzkoa) (Noiz kontsultatua: 2022-06-03).
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Gipuzkoa |