San Trifon katedrala
San Trifon katedrala | |
---|---|
Katedrala Svetog Trifuna | |
Kokapena | |
Estatu burujabe | Montenegro |
Administrazioa | Kotor Municipality |
Herri | Kotor |
Koordenatuak | 42°25′28″N 18°46′17″E / 42.424311°N 18.771417°E |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | XII. mendea |
Izenaren jatorria | Trifon |
Erlijioa | katolizismoa |
Elizbarrutia | Roman Catholic Diocese of Kotor (en) |
Izena | Trifon |
Arkitektura | |
Materiala(k) | adreilua |
Estiloa | arkitektura erromanikoa |
Webgune ofiziala | |
San Trifon katedrala (Montenegroeraz: Katedrala Svetog Tripuna / Катедрала Светог Трипуна) Kotor hirian dago kokatuta. Montenegron bi katedral katolikoak daude eta hau da horietako bat.[1] Kotorreko Apezpiku Katoliko Kroataren egoitza da;gotzain barruti honek golko osoa hartzen du eta egungo apezpikua Ilija Janjić da.
Santua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]San Trifon (bertako hizkuntzaz Sveti Tripun) Kotor hiriko patroia eta babeslea da. 890 urtean itsasontzi batek seirehun urte lehenago erahila izan zen santuaren burua hirira eraman zuen. Europako eliz zaharrenetarikoa da. Egungoa 1166. urtean eraiki zen beste baten gainean.[2]
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]XI. mendean beste baten gainean eraikia, Europako zaharrenetarikoa da. Jatorriz erromanikoa bazen,[3] gaur egungo eraikuntza estilo desberdinak nahasten ditu, pizkundekoa eta barrokoa batez ere. Horren kausa pairatu dituen lurrikaretan bilatu behar dugu. Gogorrena 1667an izan zen eta haren ondorioz dorreak eta fatxada erori ziren. XIX. mendearen amaieran, bestetik, eskuineko habeartea bota eta berreraiki zuten.[3]
Obrak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Aipatzekoak dira barruan ikus daitezkeen XIV. mendeko freskoak. Aldare nagusian San Trifonen bizitzaren eszenak ikus daitezkeen.[4]