Santa Korda kalea
Santa Korda kalea | |||||
---|---|---|---|---|---|
Herrialdea Lurraldea |
Euskal Herria Gipuzkoa | ||||
Koordenatuak: | 43°19′28.50″N 1°59′07″W / 43.3245833°N 1.98528°W |
Santa Korda kalea Donostiako estuena da, ziur aski gutxien ezagutzen den kalea. San Telmo museoaren eta Abuztuaren 31 kalearen artean doa, Zuloaga plazatik Trinitate plazaraino.[1] Urtetan ia zabortegi bat izan zen.[2] Gaur egun Eduardo Chillida Belzuncere Beste aldean muralarekin duindu da nahiz eta, berez, murala Zuloaga plazan egon. Muralak, 2004an margotuta, kalea itsasoraino luzatuez gero ikusiko genukeen paisaia irudikatzen du.[3]
Hiriko kale zaharrenetariko bat da, 1516an San Telmo inguruan agertzen da kale bat izen horrekin.[1] 1535ko urtarrilaren 17an Udalak Predikatzaileen Ordena edo domingotarrei emaitza egin zien.[4] 1813ko sutean kale hau, Abuztuaren 31 kalearekin batera, erabateko hondamendiatik libratu zen. Gaur egungo kaleari Santa Korda izena 1962an eman zitzaion.[5]
Iruditegia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
Santa Korda kalea (1945)
-
Kalearen beste perspektiba eta Eduardo Chillida Belzuncek eginiko muralaren sinadura.
-
Santa Kordaren irudia, egile anonimoarena, izen bereko kalean.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b http://www.donostia.eus/calles.nsf/de162e902da422cbc1256b7a002ce5c4/ee2dd115db0431d4c125701800514fc5?OpenDocument
- ↑ http://www.diariovasco.com/v/20120229/san-sebastian/1967-reclamaban-pulcritud-vecinos-20120229.html
- ↑ https://cosasquepasanensansebastian.wordpress.com/2013/05/28/al-otro-lado-beste-aldean/
- ↑ [1]
- ↑ http://www.euskomedia.org/aunamendi/106394?idi=es
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Gaztelaniaz): Kalearen ezaugarriak Donostiako Udalaren webgunean.