Location via proxy:   [ UP ]  
[Report a bug]   [Manage cookies]                
Edukira joan

Santa María do Campoko kolegiata

Koordenatuak: 43°22′15″N 8°23′34″W / 43.370833°N 8.392778°W / 43.370833; -8.392778
Wikipedia, Entziklopedia askea
Santa María do Campoko kolegiata
Kultura ondasuna
Kokapena
Estatu burujabe Espainia
Autonomia Galizia
ProbintziaCoruñako probintzia
Galiziako udalerrien zerrendaCoruña
Koordenatuak43°22′15″N 8°23′34″W / 43.370833°N 8.392778°W / 43.370833; -8.392778
Map
Historia eta erabilera
Erlijioakatolizismoa
ElizbarrutiaSantiago de Compostelako artxidiozesi Erromatar Katolikoa
Arkitektura
Estiloaarkitektura erromanikoa
Ondarea
BICRI-51-0000539

Santa Maria do Campoko Errege Kolegiata Coruñan dago (Galizia).[1] 1931ko ekainaren 3an Interes Kulturaleko ondasun izendatu zuten.

Dokumentuetan jasota dago Ama Birjinaren Jasokundeari buruzko tenplu erromaniko bat zegoela 1208an. Eraikin horretatik kapera nagusia gordetzen da bakarrik.[1] Gordetzen diren inskripzioen arabera, egungo eliza XIII. mendearen amaieran eta XIV. mendearen hasieran eraiki zen, eta 1302. urtean parrokia eratu zen. "Do Campo" deitzen zaio, antzina hiriko hormetatik kanpo zegoelako. Antzinatik, itsasoko gremioen eta merkataritzaren eliza izan zen.

1441. urtean, Santiagoko Lope de Mendoza artzapezpikuak eliza kolegiata gisa eraiki zuen. 1494ko martxoaren 24an abadia titulua eman zion Alexandre vi.a aita santuak, bulda baten bidez.

XVI. mendean Izarraren kapera eta Atariko kapera eraiki ziren, eta XVIII. mendean San Joserena. Tenplua handitu eta luzatzeko lanak mendearen amaieran hasi ziren, sakristia eraiki zenean, 1796an. Jose Elenalde maisuak egin zuen lan hura. Bataiategia 1812an amaitu zen.

1879an Juan de Ciórraga arkitektoari eskatu zioten fatxada zaharberritzeko. Urte horretan bertan hasi ziren eraisten Izarraren eta Atariaren kaperak, ataripea eta kapitulu-gelak. Obrak 1890ean gelditu ziren dirurik ez zegoelako, eta 1899an bukatu ziren, fatxada berrian jatorrizko fatxada gehituta. Hala ere, Ziorragak diseinatutako arkupea ez zen eraiki.[2]

Kolegiata hiru nabek osatzen dute, joera oxibala duen abside erdizirkularrean errematatuta. Galiziako erromanikoaren iraupena erakusten du, gotikoa ondo sartu arte. Fatxada nagusia XIX. mendekoa da, Cornideko jauregiaren aurrean kokatua dago eta arrosa-leiho bat du. Bere jatorrizko portada erromanikoaren gainean arku bat dago, zeinaren tinpanoa epifaniako eszena batekin apainduta baitago.

Iparraldeko ateko tinpanoa Santa Catarinaren irudi batekin apainduta dago, eta hegoaldekoa Santiago apostoluarekin edo eszena monastiko bat izan daitekeenarekin.[1][3]

Kanpaien dorrea XV. mendeko oxibala da.

Barrualdean Deikundearen irudiak eta Santa Maria Magdalenaren taila nabarmentzen dira. Xoán Afonso de Prabio (1512) eta Xoán de Andeiroren hilobiak ere kontserbatzen dira. Kapera nagusian Fernando Bermúdez de Castro kolegiataren lehenengo abadearen (1494) hilobia dago, eta beste nabean Fernán Moularen eta Sancha Martínezen harrizko hilobi gotikoak daude (XIV. mendea).[3]

Eliza eskalinata baten gainean altxatzen da, eta Galiziako kalbario zaharrenetako bat du ( XV. mendea).

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b c https://www.turismo.gal/recurso/-/detalle/3512/colexiata-de-santa-maria-do-campo?langId=gl_ES Aipuaren errorea: Invalid <ref> tag; name "turgalicia" defined multiple times with different content
  2. Fernandez Fernandez, Xose, La Iglesia Colegiata de Santa Maria del Campo de La Coruña, Recortables de La Coruña
  3. a b Laredo Verdejo, Xose Luis (1990), Galicia Enteira 7, Edicions Xerais

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]