Location via proxy:   [ UP ]  
[Report a bug]   [Manage cookies]                
Edukira joan

Santiago Cunchillos Manterola

Wikipedia, Entziklopedia askea
Santiago Cunchillos Manterola
Bizitza
JaiotzaAgoitz1882ko urtarrilaren 20a
Herrialdea Nafarroa Garaia, Euskal Herria
HeriotzaBuenos Aires1953ko urtarrilaren 16a (70 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakabokatua eta itzultzailea

Santiago Cunchillos Manterola (Agoitz, 1882ko urtarrilaren 20a - Buenos Aires, 1953ko urtarrilaren 16a) nafar legegizona eta itzultzailea izan zen. Nafarroako Diputazioko Idazkari izendatu zuten 1909. urtean. Iruñeko zinegotzia eta EAJko kidea izan zen. 1931. urtean Euskal Estatutuaren erredakzioan hartu zuen parte. 1936an Buenos Airesa erbesteratu zen eta bertako Euzko Deya aldizkarian idatzi zuen. J.H. Louwyck (¡Daña para tu sombra!, 1946), M. Troplong (La influencia del cristianismo en el derecho civil romano, 1947), Georges Renard (Introducción filosófica al estudio del Derecho), René Biot (Salud humana, 1948), J.T. Delos (La Nación), Raisa Maritaín (Las grandes amistades, 1950) eta Louis Josseranden obrak (Derecho Civil, 1951-1952) itzuli zituen gaztelaniara.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]