Sarre (protektoratua)
Itxura
Sarre (1947–1956) Saarland | |||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
1947 – 1956 | |||||||||
Errepublika (Protektoratu frantsesa) | |||||||||
| |||||||||
Bigarren Mundu Gerraren osteko Alemaniaren mugak. Morez Sarreko lurraldea | |||||||||
Geografia | |||||||||
Hiriburua | Saarbrücken | ||||||||
Ekonomia | |||||||||
Dirua | Sarreko markoa (1947) - (1948) , Sarreko frankoa (1948) - (1959) | ||||||||
Historia | |||||||||
Sorrera | 1947 | ||||||||
Desagerpena | 1956 | ||||||||
|
Sarreko protektoratua gaur egungo Sarre estatu alemaniarra osatzen zuen 1947tik 1956ra. Urte horien tartean frantsesen kontrolpean egon zen lurralde hau.
Protektoratuaren lehenengo aldia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Versaillesko Itunaren (1919) arabera, Sarre Nazioen Ligako gidaritzapearen barruan gelditu zen Frantziaren esku, 1920tik hasita hamabost urteko aldian, Lehenengo Mundu Gerran Frantziak izandako galeren ordainean. Hamabost urteren ostean, eskuinaldearen etorkizuna erabakitzeko egin zen erreferendumean, Alemaniaren lurraldearekin bat egiteko aukerak botoen %90 lortu zuen. Era honetan, lurraldea Alemania Naziren barnean gelditu zen.