Location via proxy:   [ UP ]  
[Report a bug]   [Manage cookies]                
Edukira joan

Sator (espioitza)

Wikipedia, Entziklopedia askea

Satorra espioitzan, erakunde batetarako lan eginez, beste batean sartzen den pertsona bat da. Satorrek, legez kontrako eginkizunak egin ditzakete (espioitza, zirikatzea) edo legezkoak, polizien kasuan bezala, talde kriminalen ikerketan.

Bigarren kasu honetan, epailearen baimenarekin dihardu poliziak. Honela, "estalitako agenteak, krimena, talde kriminalaren barnetik ikertzen du, oinarrizko berme konstituzionalen gainetik pasa gabe eta delitua egitera aurreprestatua dagoen horrek ematen dizkion erraztasunak probestuz" (M. Bohermer). Aurreprestakuntza horrek, aurretik dolua existitzeak, alegia, ezberdintzen du bere funtzioa agente zirikatzaile batenarengandik.

Delitu batzuk, prebentzioko organoak, talde kriminalen intimitatean onartuak izanda bakarrik deskubritu eta froga daitezkeenez, sistema judizial batzuetan, epaileari, segurtasun indarren agenteak izendatzea uzten zaio, modu estalian talde kriminaletan sar daitezen, talde hauetako kideei buruzko informazioa lortzeko asmoz. Araua, estalitako agentearen betebeharraren erabateko sekretua mantentzea da, eta salbuespena lekukotasunaren ekarpenaren ezinbesteko izaera da. Agentearen benetako nortasuna deskubritzen bada, bere arrisku pertsonalaren egoera, legeak bere baitan hartzen du, eta bere babesera behartzen du, behin jakindakoan, aginduriko neurri egokien bidez, deklarazioaren aurkezpena gertatu aurretik.

Espioiei buruzko lehen testu historikoa "Gerratearen Artea" da Sun Tzuk idatzitakoa, K. a. 500an. Eta espioitzaren aurrekariak, Japonia feudaleko ninjak izan ziren

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]