Location via proxy:   [ UP ]  
[Report a bug]   [Manage cookies]                
Edukira joan

Saturn I

Wikipedia, Entziklopedia askea
Saturn I
Saturn (en) Itzuli
Fabrikazioa
FabrikatzaileaChrysler
Jatorrizko herrialdeaAmeriketako Estatu Batuak

Saturn I eragile anitzeko lehenengo suziria estatubatuarra izan zen. Euren tankeak Jupiter eta Redstone suzirietatik zetozen eta lehenengo etapa SM-64 Navaho misiletik hartu zen. 1957ko apirilean Saturn I suziri astunatzat hartu zen, Estatu Batuetako misil balistikoen agentziak Juno V deitu zuen eta 1959ko otsailean Saturn izendatu zen. Kohetea diseinatu izan zen Jupiter IRBM eta Redstone MRBM koheteen materialak erabili ahal izateko. Halaber, Thor IRBM-ren antzeko zortzi eragile erabili ziren, S-3D, H-1 deiturikoa. Saturn I diseinatzeko garaian misil balistikoen agentzia estatubatuarrak Defentsarako Sailaren beharizanetara aurreratu zen 1960 eta 1962 urteko aldian satelite militar prest egon zitezen. Agentziak Juno V garraio orokortzat ikusten zuen ikerketarako eta erasorako eta defentsarako arma espazialen garapenerako.

Betebehar jakin batzuk Aireko Indarrarentzat bideratu ziren, Armadarako nabegazio sateliteak, errekonozimendu sateliteak, armadarako eta Aire Indarrerako komunikazio eta meteorologia-sateliteak eta armadaren tripulaturiko misioetarako laguntza barne. NASArentzat Misil balistikoen agentziaren planak erabilgarriak izan zitezkeen satelite, zunda espazialen eta egoitza-espazialen euskarri legez. Halaber, Saturn I-ak 6.7MN eragile eta beste propultsio sistemak frogatzeko balio zezakeen.

Azkenean, Estatu Batuetako Defentsa Sailak Saturn I edozein misio militarrerako handiegia eta garestia zela ondorioztatu zuen, espaziorako misio tripulatuak barne. Era berean, agentziak Saturn I jaurtiketa ibilgailu erraldoiak [[NASA]ren ardurapean egon behar zirela erabaki zuen premiazko behar izan militar ez baitzegoen. 1960ko uztailaren 1ean Misil Balistikoen Agentzia NASAren menpe gelditu zen eta Saturn suziria Apollo programaren barnean gelditu zen. Defentsa Sailak Titan suziri familia erabili zuen bere behar izanetarako, bereziki Titan III eta Titan IV. Titan III batek Saturn IB suziri baten sama erabilgarri bera eraman zezakeen baina ekoizpen- eta jaurtiketa-kostu baxuagoekin.

Lehenengo atala, S-I, zortzi H-1 motorrez osatuta dago bere jaurtiketarako, propelentetarako bederatzi edukiontzi, zortzi hegal egonkortzaile, eragileak eusteko egitura eta beste osagaiekin batera.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]