Sebastian Münster
Sebastian Münster | |||
---|---|---|---|
1547 - 1548 | |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Nieder-Ingelheim (en) , 1488ko urtarrilaren 20a | ||
Herrialdea | Alemania Suitza | ||
Heriotza | Basilea, 1552ko maiatzaren 26a (64 urte) | ||
Heriotza modua | berezko heriotza: izurri bubonikoa | ||
Hezkuntza | |||
Heziketa | Tübingengo Unibertsitatea | ||
Tesi zuzendaria | Johannes Stöffler | ||
Hizkuntzak | alemana latina hebreera | ||
Irakaslea(k) | Gregor Reisch (en) | ||
Ikaslea(k) | ikusi
| ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | kartografoa, idazlea, itzultzailea, unibertsitateko irakaslea, kosmografoa, Hebraist (en) , matematikaria, teologoa, argitaratzailea, Protestant reformer (en) , geografoa, astronomoa eta reformator (en) | ||
Lantokia(k) | Basilea eta Heidelberg | ||
Enplegatzailea(k) | Heidelbergeko Unibertsitatea Basileako Unibertsitatea | ||
Lan nabarmenak | ikusi
| ||
Mugimendua | German Renaissance (en) | ||
Sinesmenak eta ideologia | |||
Erlijioa | Luteranismoa katolizismoa | ||
Erlijio-ordena | Frantziskotarren Ordena |
Sebastian Münster (Ingelheim am Rhein, 1488ko urtarrilaren 20a - Basilea, 1552ko maiatzaren 26a) alemaniar kartografo eta kosmografoa izan zen.
1505ean Frantziskotarren Ordenan sartu zen eta lau urte geroago monasterio batean. 1518an Tübingengo Unibertsitatean ikasketak amaitu zituen. 1529an Ordena utzi zuen eliza luteranoko Basileako Unibertsitatean irakasle plaza bat onartzeko. Hebreera irakaslea izan zen eta Hebrear Biblia argitaratu zuen.
Grammatica Chaldaica (Basilea, 1527), Dictionarium Chaldaicum (1527) eta Dictionarium trilingue latinez, grekoz eta hebreeraz argitaratu zituen. 1536an Europako mapa (Mappa Europa) bat argitaratu zuen. 1540an Ptolomeoko Geografiaren latinezko edizio bat argitaratu zuen.
1544koa da bere Cosmographia, , 24 edizio izan zituen munduko mapa. XVI. mendeko liburu ezagunenetako bat izan zen, eta Hans Holbein Gaztea, Urs Graf, Hans Rudolph, Manuel Deutsch eta David Kandel artisten xilografiak zituen, baita lau kontinenteetatik bereizitako mapak ere.
1551n Rudimenta Mathematica argitaratu zuen eta hurrengo urtean izurriak jota hil zen.
Iruditegia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
Sebastian Münsterren estatua Ingelheimen
-
Cosmographia
-
Cosmographia
-
Ingelheim Cosmographian
-
Sebastian Münster, 1628
-
Europa regina Münsterren Cosmographian, 1570
-
Tabula Novarum Insularum, 1540
-
Novae lnsulae XXVI Nova Tabula (1552)