Location via proxy:   [ UP ]  
[Report a bug]   [Manage cookies]                
Edukira joan

Sedimentazio

Wikipedia, Entziklopedia askea
Rhone ibaia Ginebra lakuan bere sedimentuak uzten.

Geologian, sedimentazioa jalkitze-prozesu bat da, non uretan edo beste fluido batean esekitako material solidoa ibaibide, aintzira edo itsasoaren hondoan edo ertzetan metatzen den, materiala garraiatzen duen ur korrontearen emarian, abiaduran eta sekzio forman dauden aldaketengatik. Adiera zabalago batean, glaziar eta itsaslabarretan gertatzen diren materialen metaketari ere egiten dio erreferentzia.[1]

Solidoak likidoetan sedimentatzea Stokesen legeak gobernatzen du, partikulak, euren diametroa eta, likidoarenarekin alderatuz pisu espezifikoa zenbat eta handiagoa eta likidoaren likatasuna zenbat eta txikiagoa izan errazago sedimentatzen direla dio. Horregatik, sedimentazioa erraztu nahi denean, partikulen diametroa gehitzen saiatzen da, batzuk besteei gehituaraziz, koagulazio eta flokulazio deritzon prozesuan.

Bertan sedimentazioa eragiteko eraikitako gailuak, honako hauek dira:

  • Deshareatzailea, diametro nominal zehatz bat baino gehiagoko partikulak sedimentatu eta atxikitzeko diseinatua, eta, orokorrean, pisu espezifiko handikoak (harea).
  • Sedimentatzaile edo dekantatzaileak, ohi, ur edangarriaren tratamendurako eraikinetan eta zerbitzaturiko uren tratamendurako eraikinetan erabilitakoak.
  • Presa iragazleak: arro hidrografikoen goialdeko zatietan material solidoak atxikitzeko erabiliak.

Sedimentazio prozesua onuragarria izan daiteke, ur tratamenduan pentsatzen denean, edo kaltegarria, urtegien bolumen erabilgarriaren murrizketan pentsatzen denean, edo drainatze edo ureztatze kanal baten edukieraren murrizketan.

Sedimentazioa ur edangarritzearen eta hondakin uren garbiketaren zati den prozesu bat da.

Hondakin uren tratamenduaren kasuan, prozesu hau materia solido fina, organikoa edo ez, hondakin uretatik kentzeko erabiltzen da, hemen, ura, sedimentazio gailu batetik igarotzen da, non materialak metatzen diren gero kanporatzeko. Sedimentazio prozesuak, DBO5a %20tik %40rarte murriz dezake, eta zintzilik dauden solidoak %40tik %60rarte.

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. (Ingelesez) «Sedimentation» Encyclopaedia Britannica (Noiz kontsultatua: 2014-11-11).[Betiko hautsitako esteka]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]