Senedi
Itxura
Senedi | |||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|
| |||||||
Bizitza | |||||||
Jaiotza | K.a. XXVIII. mendea | ||||||
Heriotza | K.a. XXVIII. mendea ( urte) | ||||||
Leinua | Egiptoko II. dinastia | ||||||
Jarduerak | |||||||
Jarduerak | estatu-politikaria |
Senedi, Senedy edo Sened, Egiptoko II. dinastiako bosgarren faraoia izan zen. Jürgen von Beckerathen arabera, K.a. 2735etik K.a. 2724 arte gobernatu zuen.
Abidoseko Errege Zerrendak, Senedi deitzen du, eta, Saqqarakoak, Senedy.
Turineko Errege Kanonak, faraoi honi, 54 urteko erregealdia ematen dio. Manetonek aipatzen duen Setenes baldin bada, 41 urteko erregealdia izan zuela adierazi zuen.
Berlineko Papiro Medikoak, Sened Denen oinordeko bezala aipatzen du.
Bere izena, Senedi, eta Peribsenena, Kairoko Egiptoar Museoan kontserbatzen den "ate faltsu" batean dago.
Senedi hil ondoren, Egiptok, faraoi bakarraren gobernupean egoteari utzi zion.
Titulatura
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Senedi, bere izena adierazteko kartutxo egiptoar bat erabili zuen lehen faraoia izan zen.
Beste hipotesi batzuk
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Uneg, Peribsen edo Sekhemibekin identifikatua izan da (Peribsen eta Sekhemib bi pertsona ezberdin izatekotan)
- W. Helcken arabera: Sened, Peribsenen oinordekoa izan zen.
- N. Grimalen arabera: Sened eta Peribsen garaikideak ziren.
Aurrekoa Uneg |
Egiptoko faraoia Egiptoko II. dinastia |
Ondorengoa Neferkara |