Sensō-ji
Sensō-ji | |
---|---|
浅草寺 | |
Edo Sanjūsankasho Bandō Sanjūsankasho [[]] Three Major Kannon Temples in Japan | |
Kokapena | |
Estatu burujabe | Japonia |
Metropolitan prefecture | Tokio |
Special ward of Japan | Taitō |
Chōchō | Asakusa |
Koordenatuak | 35°42′52″N 139°47′48″E / 35.714555555556°N 139.79663888889°E |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | 645 |
Izenaren jatorria | Asakusa |
Erlijioa | Tendai (en) |
Izena | Avalokitesvara |
Kontaktua | |
Helbidea | 東京都台東区浅草2-3-1 |
Webgune ofiziala | |
Sensō-ji (japonieraz: 金龍山浅草寺 Kinryū-zan Sensō-ji ) Tokioko tenplorik ezagunena da, hiriaren iparraldean dagoen Taitō auzoan dagoen VII mendeko tenplo budista hain zuzen ere.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kannon bodhisattvaren omenezko tenploa da. Kondairaren arabera bi arrantzalek Kannon-en estatua Sumida ibaiaren ertzean aurkitu zuten 628an eta Asakusa herrixkan tenplo bat egitea erabaki zuten. Komunitate erlijiosoa 628an bertan sortu zen eta tenploa 645 inguruan eraiki zen.
XVII mendean Tokugawa Ieyasuk Tokugawa leinuaren tenplo babestaile izendatu zuen Sensō-ji, eta lur ugari eman zizkion. 1657an Yoshiwara auzoa sortu zen inguruan eta tenploa jendez bete zen.
1923ko lurrikarari aurre egin zion baina ez Bigarren Mundu Gerrako bonbaketei. Oraindik Edo Aroko egitura mantentzen du hala ere.
Egitura
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo aldea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Tenplora sartzeko Kaminarimon atea (雷門, "Trumoiaren atea") pasa eta komertzioz eta erromesez beteriko Nakamise-dori (仲見世通り) bide zuzena zeharkatu behar da. Nakamise-dori kalearen bukaeran Hōzōmon atea (宝蔵門, "Altxorraren-etxearen atea") dago. Ate bakoitzean linternak, kanpaiak eta estatua erraldoiak daude eta kolore gorria nagusi da.
Barneko eraikinak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Teilatu beltz eta horma gorrizko eraikinak dira. Aipagarrienak honako hauek dira:
- Hondō: Pabiloi nagusia da, 1958an eraikitakoa. Kannon bodhisattvaren estatua dauka eta erromesek txanponak jaurti eta kandelak pizten dituzte. Aurrean daukan plazaren erdian intsentsua erretzeko labea dago eta inguruan omikuji izeneko zortearen paper-tirak erosten dira.
- Dembo-in lorategiak: monjeen lorategia da, beren bizilekuek inguraturik dagoena.
- Bost solairutako pagoda: 1973an eraiki zen, aurrez zegoenaren berdin berdina da.
Jaialdiak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Tokioko jaialdi xintoistarik jendetsuenetakoa egiten da bertan, Sanja Matsuri izenekoa. Maiatzaren erdialdean izaten da eta bi milioi pertsona inguru erakartzen ditu.
Iruditegia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
Kaminarimon atea
-
Nakamise-dori kalea
-
Hōzōmon atea
-
Hondō, pabiloi nagusia
-
Bost solairutako pagoda
-
Omikuji paperak.
-
Sensō-ji gauez.
-
Sanja Matsuri jaialdia.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Japonieraz) Sensō-ji tenploaren webgune ofiziala
- (Japonieraz)(Ingelesez) Sanja Matsuri jaialdiaren webgunea