Sestos
Sestos | |
---|---|
Σηστός | |
Kokapena | |
Estatu burujabe | Turkia |
Turkiako probintzia | Çanakkale probintzia |
Kokapen fisikoa | Gallipoliko penintsula |
Koordenatuak | 40°13′00″N 26°23′00″E / 40.2167°N 26.3833°E |
Sestos[1] (antzinako grezieraz: Σηστός) Kersoneso Traziarreko hiririk garrantzitsuena izan zen, Abidosen parean zegoena. Europatik Asiarako ohiko pasabidea izan zen mendeetan zehar, erromatarrek, Gallipolira aldatu zuten arte, ordura arte, lurraldeko hiririk garrantzitsuena izan zena.
Hiria, ospetsua izan zen olerkaritzan Hero eta Leandroren istorioagatik. Baina bere ospe historikoa, Persiako Xerxes II.a enperadoreak, toki honetan, Helespontoa bere armadarekin gurutzatzeko zubi bat eraiki izanetik datorkio, K.a. 480. urtean gertatu zena.
Mikalako gudua amaitu ondoren, atenastarrek Kersonesoa berreskuratu nahi zuten eta Sestos setiatu zuten, non persiarrak indartsu egin ziren, baina hauen defentsa ez zegoen batere ongi prestatua. Goarnizio persiarrak hilabeteetan jasan zuen bertan, K.a. 478. urteko udaberrian atenastarrak, han, goseak, biztanleen matxinada piztu zuenean sartu ziren arte. Artaiktes gobernari persiarra eta persiar gehienek gauez ihes egin zuten, eta biztanleek ateak ireki zituzten.
Atenasen eskuetan egon zen Egospotamoseko gudua gertatu zen arte, K.a. 404. urtean, eta, orduan, Kersonesoko beste hiri batzuk bezala, espartarren aldera pasa ziren, hauek persiarren aliatuak baitziren, Esparta eta Persiaren arteko gerra piztu zen arte. Sestos espartarren alde jarri zen, eta Farnabazok, Lazedemoniako goarnizioa kanporatzeko eman zion aginduari ezezkoa eman zion. Orduan, Kononek setiatu zuen (K.a. 394an), baina ezin izan zuen okupatu.
K.a. 387an, Antalzidaseko bakearekin ados, bere independentzia berreskuratu zuen, baina persiarrek berehala ezarri zuten euren nagusitasuna, eta, berriz aipatzen denean, Ariobarzanes satraparen mende zegoen. Hau, odrisiarren errege zen Kotis I.aren aurka gerran ari zen (K.a. 362a). Honek, hiria setiatu zuen, baina, azkenik, setioa atzerantz bota behar izan zuen, Timoteo eta Agesilao II.aren indar bateratuen aurrean.
Posible da, zerbitzu honegatik, Ariobarzanesek hiria Atenasi eman izana (eta beste hiriren bat). Baina bitxia dirudi. Persiarren (edo atenastarren) aurka matxinatuko zen eta Kotisen mende geratuko zen, bere ondorengoagatik, Zersobleptes, Kersoneso guztia, Sestosekin batera, Atenasi eman zion K.a. 357. urtean.
Hiriak ez zuenez Atenasen mende egon nahi, honek, Kares bidali zuen K.a. 353an, konkistatzeko eta asaltu bidez hartua izan zen. Hiriko gizon guztiak hilak izan ziren.
Ondoren, Sestosi buruzko berriak desagertu egiten dira, baina laster eroriko zen Alexandro Handiaren mazedoniarren mende. Alexandrok, hemen bildu zituen bere tropak Asiara gurutzatzeko K.a. 334an.
Mazedoniako Filipo V.a erregeak, Erromarekin sinatu zuen bake ituna dela eta, Sestos hustu behar izan zuen, rodastarrek erromatarrei egin zien eskakizun bat izan zena, Itsaso Beltzeranzko merkataritza askea interesatzen baitzitzaien.
K.a. 191n, Antioko III.a Megasen alde irten zen. Erromatarrak, K.a. 190ean setiatu zuten eta amore ematea beste erremediorik ez zitzaion geratu.
Beranduago, erromatarren mende zegoen hiri bat izan zen. Erromatar Inperioaren azken aldera desagertuko zen, godoen erasoekin.
Bere hondakinen tokia Zemenik edo Jalowa da.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Euskaltzaindia. (2006-1-27). Antzinateko hirien euskarazko izenak. .