Location via proxy:   [ UP ]  
[Report a bug]   [Manage cookies]                
Edukira joan

Shannon ibaia

Koordenatuak: 54°14′05″N 7°55′08″W / 54.2347°N 7.919°W / 54.2347; -7.919
Wikipedia, Entziklopedia askea
Shannon
Sionainn (irlanderaz)
Datu orokorrak
Motaibai
Luzera368 km
Geografia
Map
Koordenatuak54°14′05″N 7°55′08″W / 54.2347°N 7.919°W / 54.2347; -7.919
Hidrografia
Ibaiadarrak
Arroaren azalera15.700 km²
Arro hidrografikoaShannon River Basin (en) Itzuli
Ur-emaria200 m³/s
LakuakRee aintzira eta Derg aintzira
Bokalea
()
Shannongo estuarioa

Shannon ibaia (irlanderaz Abha na Sionainne edo an tSionna / an tSionainn) Irlandako uharteko ibairik luzehena da. Uhartea bitan banatzen du: Connachteko probintziaren geiengoa ekialdetik, Leinster hegoaldetik eta hegoaldetik Munster probintziaren gehiengoa. Antzinatik ibaia komunikabide garrantzitsua izan da. Lehendabiziko aldiz Ptolomeok irudikatu zuen mapa batean, 386 km luzeko ibaia orokorrean hegoalderunzko ibilbidean doa, Cavanetik hasi eta Shannongo estuarioan urak Ozeano Atlantikoan isurtzen dituen arte.

Limerickeko hirian ibaiko eta itsasoko urek elkar topatzen dute. Bere ibilbidean zehar hainbat aintzira eratzen ditu, iparraldetik hegoeldera Allen aintzira, Ree aintzira eta Derg aintzira.

Bere ibilbidean hainbat herri ere igarotzen ditu:

Glaziazio garaian sortu zen ibaia.

X mendearen hasieran vikingoak iritsi ziren eta bertan asentamenduak eratu zituzten inguruko monasterio aberatsak erasotzeko. 937an Dublingo vikingoekin borroka latzak izan eta Shannon ibaikoek galdu egin zuten.

XVII mendeko borroketan borroka latzak ezagutu zituen ibaia oso estrategikoa baitzen.

Nabigaziorako ibai egokia da, izan ere 386 kilometrotako luzera izanik 76 metrotako desnibela baino ez baitu. Hala ere, badaude metro erdiko sakonera gainditzen ez duen hainbat puntu Derg eta Ree aintziren artean. Horregatik 1755ean Thomas Omer merkatariari agindu zioten ubideak era zitzala, eta horrela egin zuen ibaiaren lau zatitan.

Honetaz gain aipatzekoa da 1804ean Dublin eta Shannon ibaia lotzen dituen Irlandako Ubide Handia eraiki zela.

Kondairak dioenez Cata izeneko munstroa bizi da Shannongo uretan.


Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]