Shaunae Miller-Uibo
Itxura
Shaunae Miller-Uibo (Nassau, Bahamak, 1994ko apirilaren 15a) Bahametako atleta bat da, 200 metroko eta 400 metroko modalitateetan lehiatzen dena.
Lorpenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Urrezko domina eskuratu zuen 400 metroko modalitatean Tokioko Olinpiar Jokoetan[1]. Beste bi aldiz ere izan da txapeldun olinpiko 400 metrotan (2016an eta 2020an), eta 200 metroko urrezko domina lortu zuen 2018ko Commonwealtheko jokoetan. Munduko Atletismo Txapelketan, 400 metroko zilarrezko domina eskuratu zuen 2015ean eta 2019an, eta 200 metroko brontzezkoa, berriz, 2017an.
Bizitza pertsonala
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Miller-Uibo deituraren bigarren partea, Uibo hori, senar estoniarragatik du: Maicel Uibo, zeina atletismoan lehiatzen den dekatloian. Senar-emazteak, biak izan ziren domina-irabazle Tokioko 2020 joko olinpikoetan.[2]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Naiz. (2021-08-06). «Shaunae Miller-Uiborentzat 400 metroetako urrea; Allyson Felixentzat hamargarren domina» naiz: (Noiz kontsultatua: 2021-08-07).
- ↑ (Ingelesez) «Bahamian Sprinter Shaunae Miller-Uibo Shares Adorable Kiss with Husband After Winning Gold Medal» www.yahoo.com (Noiz kontsultatua: 2021-08-08).
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kategoriak:
- 1994ko jaiotzak
- Gizabanako biziak
- Bahametako atletak
- Lasterkariak
- 2016ko Udako Olinpiar Jokoetako atletak
- 2020ko Udako Olinpiar Jokoetako atletak
- 2016ko Udako Olinpiar Jokoetako dominadunak
- 2020ko Udako Olinpiar Jokoetako dominadunak
- 2012ko Udako Olinpiar Jokoetako atletak
- Olinpiar Jokoetako urrezko dominadunak atletismoan
- Bahametako urrezko dominadun olinpikoak
- 2024ko Udako Olinpiar Jokoetako atletak