Shiretoko Parke Nazionala
Shiretoko Parke Nazionala1 UNESCOren gizateriaren ondarea | |
Shiretokoko bost aintzirak | |
Mota | Naturala |
Irizpideak | ix, x |
Erreferentzia | 1193 |
Kokalekua | Japonia |
Eskualdea2 | Asia eta Ozeania |
Koordenatuak | 44°06′00″N 145°11′00″E / 44.10000°N 145.18333°E |
Izen ematea | 2005 (XXIX. bilkura) |
1 UNESCOk jarritako izen ofiziala (euskaratua) 2 UNESCOren sailkapena |
Shiretoko Parke Nazionala Hokkaido uhartean UNESCOk Gizateriaren Ondare izendaturiko eremu bakarra da. Aldi berean Hokkaido sei Parke Nazionalen arteko bat da.
Etimologia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ainuerazko Sir Etok hitzetatik dator, "Lurraren amaiera" esan nahi du.
Deskribapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Geografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Uhartearen ipar-ekialdearen muturrean dagoen Shiretoko penintsula hartzen du bere baitan. Japoniako tokirik isolatuenetako bat da eta oinez edo txalupaz baino ezin da bertan sartu. Herritxo batzuk badaude, Utoro eta Rausu besteak beste. Mendirik garaiena Rausu mendia da 1.660 metrotako altuerarekin.
Bost aintzira ere baditu eta oso ezaguna da Kamuiwakka ur-jauzia ere.
Fauna eta Flora
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Japoniako hartz arrearen populazioa handiena bertan dago. Itsasoan zetazeoak izaten dira, 13-14 espezie, ezagunena orka. Kostaldean ugariak dira fokak ere.
Baso hostoerorkor epela eta koniferak nahasten dira paisaian. Zuhaitz ohikoenak Sahalin izeia, Ermanen urkia eta Mongoliako haritza dira. Siberiako pinu nanoak ere ikusten dira mila metrotatik gora.
Izendapenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1964an Parke Nazionala izendatu zuten. 386'33 km²-ko azalera dauka. 2005ean berriz Gizateriaren Ondare izendatu zuen UNESCOk ekialdean dauden baina Errusiari dagozkion Kuril uhartearekin batera. Mugaz haraindiko eremua izanik Gizateriaren Bake Ondare Parkea izena ezarri dio.
Iruditegia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
Shiretokoko bost aintzirak.
-
Chasikotsu lurmuturra.
-
Oshinkoshin ur-jauzia.
-
Rausu mendia (1.660 m).
-
Iō mendia (1.562 m).
-
Utoro herriko kaia.
-
Rausu herriko kaia.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Ingelesez) Webgune ofiziala