Sifan Hassan
Sifan Hassan (oromoeraz: Siifan Hassan; Adama, Etiopia, 1993ko urtarrilaren 1a) jatorri etiopiarreko herbeheretar korrikalaria da, distantzia ertaineko eta luzeko lasterketetan espezializatua.[1] 5.000 m eta 10.000 m lasterketatan munduko txapelduna izan zen2019an eta txapeldun olinpikoa 2020an. 2024ko Olinpiar Jokoetan maratoia irabazi zuen.[2]
Ibilbidea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Behin baino gehiagotan izan da Europako eta munduko txapeldun, bai aire zabalean, bai pista estalian ere. Bi urrezko domina irabazi zituen 2019ko Munduko Txapelketan, 1500 metroko eta 10.000 metroko probetan, Munduko Txapelketa edo Olinpiar Joko berean hori lortzen duen historiako atleta bakarra bilakatuz (gizonezko zein emakumezko).[3] 2020ko Tokioko Olinpiar Jokoetan urrezko domina lortu du 5000 metroko lasterketan[4] eta 10.000 metroko lasterketan eta brontzezkoa 1.500 metrokoan.
2024ko Parisko Olinpiar Jokoetan 5.000 metrotan brontzea eta 10.000 metrotan zilarra eskuratu ondoren maratoia irabazi zuen, amaierako esprint itxian Tigst Assefa etiopiarra garaituz[5]. Atletismoko hiru proba luzeenetan dominak lortzen dituen lehen atleta da (emakumezko zein gizonezko) 1952an izan ziren Olinpiar Jokoetatik[5]. Maratoian irabazitako domina jasotzeko podiumean hijaba jantzita atera zen, Frantziak Olinpiar Jokoetan hijaba debekatu izanaren aurrean protesta egiteko.[2]
Nazioarteko emaitzak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Olinpiar Jokoak | |||
---|---|---|---|
Urtea | Lekua | Domina | Proba |
2020 | Tokio Japonia | 5.000m | |
2020 | Tokio Japonia | 10.000m | |
2020 | Tokio Japonia | 1.500m | |
2024 | Paris Frantzia | maratoia | |
2024 | Paris Frantzia | 5.000m | |
2024 | Paris Frantzia | 10.000m | |
Munduko txapelketak | |||
Urtea | Lekua | Domina | Proba |
2015 | Pekin Txina | 1.500m | |
2017 | Londres Erresuma Batua | 5.000m | |
2019 | Doha Qatar | 1.500m | |
2019 | Doha Qatar | 10.000m | |
2023 | Budapest Hungaria | 5.000m | |
2023 | Budapest Hungaria | 1.500m | |
Munduko Txapelketan (Indoor) | |||
Urtea | Lekua | Domina | Proba |
2016 | Portland AEB | 1.500m | |
2018 | Birmingham Erresuma Batua | 3.000m | |
2018 | Birmingham Erresuma Batua | 1.500m |
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Gaztelaniaz) «Atletismo HASSAN Sifan - Juegos Olímpicos de Tokio 2020» .. (Noiz kontsultatua: 2021-08-02).
- ↑ a b (Ingelesez) «Why did Sifan Hassan choose to wear hijab during her Paris marathon gold ceremony?» Roya News (Noiz kontsultatua: 2024-08-20).
- ↑ (Ingelesez) Dutch, Taylor J.. (2019-10-05). «Sifan Hassan Wins Unprecedented World Championship Double; Houlihan Sets American Record» Runner's World (Noiz kontsultatua: 2021-08-02).
- ↑ Susaeta, Igor. «Hassanek lortu du aurreneko urrea, 5.000 metrokoan» Berria (Noiz kontsultatua: 2021-08-02).
- ↑ a b (Ingelesez) Carayol, Tumaini. (2024-08-11). «Sifan Hassan caps remarkable Olympics with women’s marathon gold by 3sec» The Guardian ISSN 0261-3077. (Noiz kontsultatua: 2024-08-20).
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1993ko jaiotzak
- Gizabanako biziak
- 2020ko Udako Olinpiar Jokoetako dominadunak
- Herbehereetako atletak
- 2016ko Udako Olinpiar Jokoetako atletak
- 2020ko Udako Olinpiar Jokoetako atletak
- Olinpiar Jokoetako urrezko dominadunak atletismoan
- Olinpiar Jokoetako brontzezko dominadunak atletismoan
- 2024ko Udako Olinpiar Jokoetako atletak
- 2024ko Udako Olinpiar Jokoetako dominadunak
- Maratoilariak