Location via proxy:   [ UP ]  
[Report a bug]   [Manage cookies]                
Edukira joan

Smash (tenisa)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ken McGregor errematea jotzen 1950. urtean.

Tenisean smash bat (errematea) buruaren gainetik egiten den kolpea da, sakearen antzeko mugimenduarekin. Oro har, indar handiz jo daiteke nahiko modu seguruan, eta askotan tiro erabakigarria izaten da. Gehienak saretik hurbil egiten dira, edo kantxaren erdian, pilotaren pikea baino lehen. Behar adinako altuerarik izan ez zuen aurkariak egindako globoari erantzuten dio. Oinarri-lerrotik ere egin daiteke, pikearen ondoren, baina ez hain erabakitzailea.

Oro har, hitza aurrez-aurreko kolperako erabiltzen bada ere, alderantzizko smash-a ere egin daiteke. Zailagoa denez, ez-ohikoagoa da ikustea. Rod Laver, Guillermo Vilas eta Jimmy Connors, denak ezkertiak, beren smash ahaltsuengatik famatu egin ziren.

Pete Samprasek ospetsu egin zuen jump smash delakoa, non bolak jauzi baten erdian jotzen baitzuen. Marcelo Ríosek 1998an erregistratu zuen eseritako smash kolpea.[1]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]