Location via proxy:   [ UP ]  
[Report a bug]   [Manage cookies]                
Edukira joan

Songbird

Wikipedia, Entziklopedia askea
 Songbird
Jatorria
Argitaratze-data2006
Azken bertsioa2.2.0, Build 2453
Ezaugarriak
Hizkuntzaeleaniztuna
EuskarriaMicrosoft Windows
Irakur dezakeMicrosoft Windows, MacOS X eta Linux
Egile-eskubideakcopyrightduna
LizentziaGNU General Public License
Euskaraz
EuskarazBai
www.getsongbird.com

Songbird debaldeko multimedia erreproduktore eta nabigatzailea da. Nabigatzen ari zaren orrian aurkitutako multimedia edukia automatikoki ordenagailuan izango bagenu bezala exekutatzeko gai da. Edukia antolatzeko, SQLite erabiltzen duen multimedia edukien liburutegia ere badu.

Mozillaren XULRunner plataforma erabiltzen du eta Linux, Mac OS X eta Windows sistementzako eskuragarri dago 57 hizkuntzatan, euskara barne[1].

Pioneers of the Inevitable ("Ezinbestekoaren aitzindariak" euskaraz), hau da, POTI Inc. taldeak, 2006 urtean sortu zuen Songbird. Izan ere lehen bertsioa (beta), 0.1 edo "Hilda" izenez ezaguna, 2006ko otsailaren 8an argitaratu zen. POTI -ko taldekideak lehenago Winamp, Netscape Navigator eta Mozilla Firefox bezalako proiektuetan ibili ziren lanean[2]. Robert Lord-en kasua da hori, Songbirden sortzailea eta konpainiari izena jarri ziona[3]. Dena den, 2008ko abenduaren 2rarte ez zen aurkeztu Songbird 1.0 "Genesis".

Sortu zenetik 3 urte igaro ondoren, 2009ko otsailean, Robert-ek utzi egin zion zuzendaria izateari beste lan batzuk egiten jarraituz[4].

2010eko urtarrilean, Philipsek adierazi zuen Songbirden bertsio pertsonalizatu bat erabiliko zutela beraien audio-bideo erreproduktore eramangarrietako mota batzuetan[5].

Hainbat plataformetako beste erreproduktoreekin gertatzen den bezala (Winamp, iTunes, Banshee...), Songbird doakoa da. Baina, Songbird askea da, bere GPL lizentziak[6] adierazten duen legez.

Erabiltzaileek gehigarriak instalatu ditzakete erabilgarritasuna hobetu eta ezaugarriak aldatuz. Gehigarri guzti hauek gehigarrien webgunean biltzen dira. Adibide batzuk: iPod-erako sostengua, LyricMaster abestien letrak lortzeko eta antolatzeko, Last.fm-rekin bat-egitea eta abar.

Gainera, erraza da Songbirden itxura aldatzea "lumak" izeneko gehigarriekin. Edonork sortu ditzake CSS (edo XUL) eta irudiekin lan egiteko tresna batzuez baliatuz, Photoshop edo GIMP adibidez.

0.4 (Cher) bertsioan bi luma lehenetsi zeuden:

  • Rubberducky (iluna).
  • Dove (argia).

1.1.2 (Hootie) bertsioko luma lehenetsia:

  • Gonzo.

1.4.3 (KoЯn) bertsioan, luma ilunago bat ezarri zen:

  • Purple rain.

73 hizkuntza desberdin daude itzulpenaren etapa desberdinetan. Itzulpenaren %50 eginda dagoenean posible da Songbird hizkuntza horretan erabiltzea, euskararen kasua den bezala. 73 hizkuntza horietatik 57 inguruk betetzen dute baldintza hau[1].

Bertsioen historia

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Legenda: Bertsio zaharra Momentu honetako bertsioa Etorkizuneko bertsioa
Gecko

bertsioa
Bertsioa[7] Izena Argitaratze data Aldaketa garrantzitsuak[8]
1.8 0.1 Hilda 2006ko otsailaren 6a
0.1.1 2006ko otsailaren 22a
  • Erabiltzaile interfazea.
  • Fitxategi mota gehiagorako sostengua.
0.2 2006ko urriaren 17a
  • Plataforma-anitza.
  • Hainbat hizkuntza.
0.2.5 2007ko otsailaren 28a
1.9 0.3 Bowie 2007ko urriaren 30a
0.3.1 2007ko azaroaren 6a
  • Sei errore nagusi zuzendu.
0.4 Cher 2007ko abenduaren 27a
  • Bistaratze panelak.
0.5 Dokken 2008ko martxoaren 25a
  • Multimedia liburutegiko API-a.
  • MTP gailuen sostengua.
0.6 Eno 2008ko ekainaren 13a
  • Memoria eta errendimendua hobetu.
  • Fitxategietan metadatuak idatzi.
0.6.1 2008ko ekainaren 24a
  • Hiru errore nagusi zuzendu.
0.7 Fugazi 2008ko abuztuaren 20a
  • Maketazioa eta lumak aldatu.
  • Erreprodukzio-zerrenda jakitunak.
  • Narrastu eta jaregin.
  • Mac OS X PPC-rako sostengua utzi.
1.0 Genesis 2008ko abenduaren 2a
  • GStreamer multimedia motorea plataforma guztietan
1.1.1 Hendrix 2009ko martxoaren 10a
  • Karpetak jarraitu eta multimedia automatikoki inportatu.
  • Album azalak lortzea.
  • Erreprodukzioa normalizatu.
  • Sailkatzea hobetu.
  • Hutsunerik gabeko MP3 erreprodukzioa.
1.1.2 Hootie 2009ko apirilaren 8a
1.2 Isan 2009ko ekainaren 18a
  • Liburutegiko fitxategiak automatikoki antolatu.
  • Norabide biko sinkronizazioa iTunes-ekin.
  • Last.fm irratia.
  • 10 bandako ekualizadorea.
1.3 Jackson 5 Ez zen aurkeztu
  • Biltegiratze gailuen sostengua.
  • Formatu gehiagoren sostengua.
  • MP4 eta ASF fitxategi formatuetarako metadatu sostengua.
  • MP3 edo WMA formatuen kodetzea.
1.4 Kanye 2009ko urriaren 19a
  • MP3 kodetzea.
  • Gailu mugikorren firmware eguneraketak.
  • CD erauzketa.
  • CD-ari buruzko informazioa bilatu.
  • Oharra DRM-ak kontrolatutako multimedia ez sinkronizatzean.
1.4.3 KoЯn 2009ko abenduaren 23a
  • Luma berria.
  • Gehigarrien diseinu berria.
  • Gailu gehiagoren sostengua.
  • Errore garrantzitsuak konpondu.
1.5 Led Zeppelin 1.6 bertsioaren (Madonna) parte bezala

aurkeztuko da
  • Bideo liburutegia.
  • Bideo erreprodukzioa.
  • Bideo metadatuak.
  • Bideo gailuen sinkronizazioa.
  • Errendimendua eta egonkortasuna.
  • Hobekuntza orokorrak.
  • Bideo kodetzea.
  • Windows 7-aren sostengua.
1.6 Madonna 2010eko otsaila
  • Bideo kodetzea.
  • Firmware sostengua.
  • Sareko ezarpenak inportatu.
  • Gracenote metadatuak.
  • Errendimendua eta egonkortasuna.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b Itzuli Songbird!. (Noiz kontsultatua: 2010-01-17).
  2. (Ingelesez) Songbirdi buruz
  3. (Ingelesez) Songbirdnest.com. (2008ko martxoa). (PDF) POTI Owner’s Manual. (Noiz kontsultatua: 2010-01-09).
  4. (Ingelesez) Digital Beat. (2009-02-21). Songbird, music player that wants to do everything, loses CEO. (Noiz kontsultatua: 2010-01-09).
  5. (Ingelesez) Stevel. (2010-01-08). Philips & Songbird. (Noiz kontsultatua: 2010-01-09).
  6. (Ingelesez) Lizentziari buruzko ohizko galderak. (Noiz kontsultatua: 2010-01-09).
  7. (Ingelesez) Bertsioak. (Noiz kontsultatua: 2010-01-17).
  8. (Ingelesez) Egitaraua. (Noiz kontsultatua: 2010-01-17).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]