Stalag 17
Stalag 17 | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 1953 |
Izenburua | Stalag 17 |
Jatorrizko hizkuntza | ingelesa |
Jatorrizko herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Banatze bidea | eskatu ahalako bideo |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | film dramatikoa, gerra-filma, film komikoa eta Gabonetako filma |
Iraupena | 116 minutu |
Kolorea | koloretakoa eta zuri-beltzekoa |
Deskribapena | |
Oinarritua | Stalag 17 (en) |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Billy Wilder |
Gidoigilea(k) | Edwin Blum |
Antzezlea(k) | |
Ekoizpena | |
Ekoizlea | Billy Wilder |
Konpainia ekoizlea | Paramount Pictures |
Edizioa | George Tomasini (en) |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Franz Waxman (en) |
Argazki-zuzendaria | Ernest Laszlo |
Fikzioa | |
Kontakizunaren tokia | Alemania |
Argumentu nagusia | Bigarren Mundu Gerra |
Historia | |
Jasotako sariak | |
Nominazioak | |
Stalag 17, 1953ko Billy Wilder austriar-estatubatuar zinema zuzendariaren gerra drama-komedia film bat da. Donald Bevan eta Edmund Trzcinskiren izenburu berdineko antzezlanean oinarritua dago. William Holden, Don Taylor, Robert Strauss, Neville Brand, Harvey Lembeck, Peter Graves, Sig Ruman eta Otto Preminger aktoreek antzeztu zuten.
Gizonezko aktore onenaren Oscar Saria (William Holden) irabazi zuen, bai eta Zuzendari onenaren Oscar Saria (Billy Wilder) eta Taldeko gizonezko aktore onenaren Oscar Sariaren (Robert Strauss) izendapenak jaso ere.
Argumentua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1944, Bigarren Mundu Gerra, Hirugarren Reicha. Danubio ibaiaren alboan dagoen eta poloniarrak, txekiarrak eta emakume errusiar presoak dauden alemaniar kontzentrazio-esparru batean seirehun estatubatuar sarjentu 17 barrakoian preso ere badaude. Gabon-gauez, haietako bi, Manfredi (Michael Moore) eta Johnson (Peter Baldwin) tunel baten bidez ihes egiten saiatuko dira, baina atzemanak izan eta haien zain zeuden alemaniar soldaduek hil egingo dituzte. Ondorioz, gainontzeko estatubatuar presoek barrakoian alemaniarrei informazioa pasatzen dien traidore bat dagoela susmatzen hasiko dira, eta berehala Sefton (William Holden) sarjentua susmagarri nagusi bilakatuko da, izaera zinikoa bezain patxadatsua duen gizasemea izateaz gain, alemaniar soldaduekin elikagaiak trukatzetik nahiko ongi bizi baita.
Aktoreak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- William Holden: J.J. Sefton
- Don Taylor: James Dunbar tenientea
- Otto Preminger: Von Scherbach kolonela
- Robert Strauss: Stanislas "Animal" Kuzawa
- Harvey Lembeck: Harry Shapiro
- Peter Graves: Price
- Sig Ruman: Johann Sebastian Schulz sarjentua
- Neville Brand: Duke
- Richard Erdman: "Hoffy" Hoffman
- Michael Moore: Manfredi
- Peter Baldwin: Johnson
- Robinson Stone: Joey
- Robert Shawley: "Blondie" Peterson
- William Pierson: Marko the Mailman
- Gil Stratton: Clarence Harvey "Cookie" Cook (narratzailea)
- Jay Lawrence: Bagradian
- Erwin Kalser: Ginebrako gizona
- Paul Salata: Bizardun presoa
- Edmund Trzcinski: Bere burua antzeztuz/"Triz"
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)
- 1953ko filmak
- Billy Wilderrek zuzendutako filmak
- Edwin Blumek idatzitako filmak
- William Holdenek antzeztutako filmak
- Don Taylorrek antzeztutako filmak
- Otto Premingerrek antzeztutako filmak
- Sig Rumanek antzeztutako filmak
- Robert Straussek antzeztutako filmak
- Peter Gravesek antzeztutako filmak
- Neville Brandek antzeztutako filmak
- Harvey Lembeckek antzeztutako filmak
- Richard Erdmanek antzeztutako filmak
- Peter Baldwinek antzeztutako filmak
- Gil Strattonek antzeztutako filmak
- Erwin Kalserrek antzeztutako filmak
- Ross Bagdasarianek antzeztutako filmak
- Billy Wilderrek ekoitzitako filmak
- Paramount Picturesek ekoitzitako filmak
- Gizonezko aktore onenaren Oscar Saria irabazi duten filmak
- Ameriketako Estatu Batuetako filmak
- Mendebaldeko Fronteari buruzko filmak (Bigarren Mundu Gerra)
- Umorezko filmak
- Drama filmak
- Espetxe filmak
- Antzezlanetan oinarritutako filmak
- Zuri-beltzeko filmak
- Alemanian girotutako filmak