Stefan Żeromski
Stefan Żeromski | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Kielce, 1864ko urriaren 14a |
Herrialdea | Errusiar Inperioa Poloniako Bigarren Errepublika |
Heriotza | Varsovia, 1925eko azaroaren 20a (61 urte) |
Hobiratze lekua | Protestant Reformed Cemetery in Warsaw (en) |
Familia | |
Bikotekidea(k) | ikusi
|
Seme-alabak | ikusi
|
Leinua | Q63531310 |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | poloniera |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea, eguneroko-idazlea, antzerkigilea eta zientzia-fikzio idazlea |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Jasotako sariak | |
Kidetza | Polish PEN Club (en) Związek Zawodowy Literatów Polskich (en) |
Izengoitia(k) | Maurycy Zych, Józef Katerla eta Stefan Iksmoreż |
Sinesmenak eta ideologia | |
Alderdi politikoa | Poloniako Alderdi Sozialista |
Stefan Żeromski ( 'stefan-że'romski ahoskatua; Strawczyn, 1864ko urriaren 14a – Varsovia, 1925eko azaroaren 20a) poloniar eleberrigile eta antzerkigilea izan zen. Ikasketak Kielcen eta Varsovian egin zituen. Haren lehen kontakizun laburrak 1889an argitaratu ziren. 1905etik aurrera irakaskuntza herri osoari eskaintzearen alde agertu zen, eta hori zela eta errusiar agintariek atxilotu zuten 1908an. 1909an Parisa erbesteratu zen, eta Varsovian bizi izan zen geroago. Estilo naturalista eta lirikoa erabili zuen, eta bere garaiko Poloniako gizartearen azterketa sakona egin zuen. Eragin handia izan du Poloniako literaturaren eta politikaren berpizkundea aurrera eraman duten belaunaldietan. Lan nagusiak: Sysyfowe Prace (1897), Popioly (1904; Zeromskiren maisu lana), Przedwiosnie (1925).
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/30 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.