Strandloper
Strandloper-rak Afrikako hego-mendebaldeko hondartzetan ehiza eta janaria biltzeaz bizi den khoikhoi jatorriko talde bat da. Jatorriz Lurmutur Koloniatik Eskeletoen Kostara doan tartean aritzen ziren.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Strandloperren existentziaren froga arkeologiko diren maskortegiak daude: oskol, zeramika, balea eta itsas txakur hezurrak, errautsa eta ikatza. Aztarna zaharrenak duela 2.300 urte inguru datatu dira.[1]
Komunitate gehienek ez zuten iraun Hego eta Hego-Mendebaldeko Afrikan XIX. eta XX. mendeetan gertatu ziren aldaketa demografiko eta ekonomikoen aurrean, eta asimilatuak izan ziren.[2]
Gaur egunean
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Auzo-herrietatik bereizita jarraitzen duten strandloper bakarrak Namib hegoaldeko Topnaar tribukoak dira. 2005ean 500 kide inguru ziren, Namibia erdialdeko Kuiseb ibaiaren inguruan 12 asentamendutan banatuak.[3]
Etimologia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Strandloper izena strand ("hondartza") eta loper ("ibiltaria") hitz afrikaansen konposaketa da.[4] Jatorriz termino lokala bazen ere, arkeologoen eraginez haren esanahia harea-arakatzean eta itsas dietan oinarritutako biziraupen-ekonomia duten kostaldeko komunitate gehiago izendatzeko zabaldu da.[5]
Hegoafrikako apartheid garaian, hegoafrikar zuri hondartzazale batzuek terminoa apropos erabiltzen hasi ziren bere buruak izendatzeko, gobernuaren arraza politikak salatuz eta bertako jatorrizko herriekiko elkartasuna erakutsiz.[6]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Txantiloi:En-ZA «Have we found the first Strandlopers? 2,330-year-old skeleton sheds light on human origin» The South African 2014-10-07 (Noiz kontsultatua: 2021-06-05).
- ↑ Sydow, W.. (1973-12). «Contributions to the History and Protohistory of the Topnaar Strandloper Settlement at the Kuiseb River Mouth near Walvis Bay» The South African Archaeological Bulletin 28 (111/112): 73. doi: . ISSN 0038-1969. (Noiz kontsultatua: 2021-06-05).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Namibia, más cerca que nunca · Scouts de España» Scouts de España 2009-07-24 (Noiz kontsultatua: 2021-06-05).
- ↑ «Strandloper» The Free Dictionary (Noiz kontsultatua: 2021-06-05).
- ↑ (Ingelesez) «Answers - The Most Trusted Place for Answering Life's Questions» Answers (Noiz kontsultatua: 2021-06-05).
- ↑ «What is a Strandloper?» web.archive.org 2009-10-27 (Noiz kontsultatua: 2021-06-05).