Sunway TaihuLight
Sunway TaihuLight (Txinako: 神威·太湖之光) txinatar superkonputagailua da, 2016ko ekainean TOP500 zerrendako azkarrena [1][2], LINPACK benchmarkean 93 petaflops[3] eskuratuta. Hau da, ia hiru aldiz azkarragoa, aurreko azkarrena baino, Tianhe-2, zeinak 34 petaflops lortzen baitzituen. 2016ko ekaineko GREEN500 zerrendan[update] ere hirugarren energia-eraginkorrena da ordenagailu hau,[4] 6 051,30 MFLOPS/W emaitzarekin. National Research Center of Parallel Computer Engineering & Technology-ek (NRCPC) diseinatu du eta Superkonputazio Zentro Nazionalean, Wuxi hirian Wuxi, Jiangsu probintzian, Txinan kokatuta dago.[1][3]
Arkitektura
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Sunway TaihuLight-ek guztira 40 960 SW26010 manycore 64-bit RISC prozesadore erabiltzen ditu, hauek Sunway arkitekturan oinarritzen dira.[5] Txip bakoitzak 256 prozesatzeko nukleo ditu, eta lau nukleo gehigarri sistema kudeatzeko. Denera 10 649 600 CPU core ditu.[5]
Prozesadore bakoitzaren nukleoak 64 KB-eko scratchpad memoria dauka datuetarako (eta 16 KB[5] aginduetarako) eta komunikazioa txip barneko sarearen bitartez egiten da, cache hierarkia tradizionala izan beharrean.[6]
Softwarea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Superkonputagailuak bere sistema eragile propioa du, Sunway RaiseOS 2.0.5, Linuxen oinarritutakoa.[5] Erabiltzaileen kodea paralelizatzen laguntzeko sistemak OpenACC 2.0-ren inplementazio propioa du.[7]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b Clark, Jack; King, Ian (2016-06-20).
- ↑ "China builds world's most powerful computer".
- ↑ a b "China Tops Supercomputer Rankings with New 93-Petaflop Machine". www.top500.org.
- ↑ "The Green500 List - June 2016".
- ↑ a b c d Dongarra, Jack (2016-06-20).
- ↑ Lendino, James (2016-06-20).
- ↑ Fu, H H; Liao, JF; Yang, J Z (2016).
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hau informatika artikulu baten zirriborroa. Wikipedia lagun dezakezu arabera zabaltzen da. |
Hau Txina-lotutako artikulu baten zirriborroa. Wikipedia lagun dezakezu arabera zabaltzen da. |