Surf music
Itxura
Surf music (euskaraz surf musika) rock musikaren azpigenero bat da. 1960ko hamarkadaren hasieran AEBetan sortu zen, eta bere urrezko aroa 1962-1964 artean bizi izan zuen, bereziki Kaliforniako kostaldean. Izenak ongi adierazten duen gisa, surfa eta hondartza giroari loturiko gaiak jorratzen dituen estiloa da, nagusiki gai alai eta baikorrak nahiz doinu atseginak dituena.
Estilo honetako antzindariak Dick Dale abeslaria eta The Del-Tones taldea izan arren, zalantzarik gabe, estilo honetako musika talde garrantzitsuena The Beach Boys da, izan ere, mundu osoan surf musika hedatu eta ezagutzera eman baitzuen.
Euskal Herrian euskaraz abesten duen musika estilo honetako talde ezagunena ziur asko The Uski's taldea da.