Location via proxy:   [ UP ]  
[Report a bug]   [Manage cookies]                
Edukira joan

Hagin arrunt

Wikipedia, Entziklopedia askea
Taxus baccata» orritik birbideratua)
Hagin arrunt
Fruituak eta hostoak
Irudi gehiago
Iraute egoera

Arrisku txikia  (IUCN 3.1)
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaPlantae
KlaseaConiferae
FamiliaTaxaceae
GeneroaTaxus
Espeziea Taxus baccata
Banaketa mapa
Datu orokorrak
Gizakiak ateratzen dizkion produktuakhagin zur

Hagin arrunta (Taxus baccata) konifero bat da, jatorriz Mendebaldeko Europa, hegoalde eta erdialdekoa, Iparraldeko Afrika, bereziki mendebaldean eta Irango iparraldekoa. Euskal Herrian hagin izen soilaz ezaguna bada ere, Taxus generoko beste espezieetatik bereizteko europar hagin izena ere erabiltzen da.

Generoaren izena, Taxus, grekozko taxis hitzetik omen dator, eta hostoak ilaretan paratzeko erari egiten dio erreferentzia. Izen espezifikoa, baccata, latinezko bacca (baia) hitzetik dator, eta adierazten du baiak ematen dituela fruitutzat zuhaitzak.

Euskal Herriak zuhaitz sakratutzat hartu izan du hagina, eta hilen munduarekin lotu. Gipuzkoako armarrian ageri diren ur gaineko hiru zuhaitzak hagin arruntak dira.[1]

Hagin izena sarri agertzen da Euskal Herriko leku izenetan, garai batean ugariagoa zen seinale. Espezieak garrantzi handia hartzen du toponimian, ez bakarrik Euskal Herrian, Iberiar Penintsula guztian baizik.

Hosto iraunkorreko zuhaitza da. Kono eitea du, eta 15 m garai izan daiteke.

Zuhaitz dioikoa da, hau da, ale batzuk emeak dira eta besteak arrak.

Zurtoina – Azala

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Enbor lodia eta leuna du, kolore arre-purpurakoa.

Enborra hiru dimentsiotan, Fossil Plastics proiektuaren baitan.[2]
Otsaportilloko hagina. 9,5 m garai den zuhaitz apartekoa, Urbasan.
Hagin haziak

Hostoak linealak eta puntazorrotzak dira; berde ilunak gainaldean eta argiagoak azpialdean.

Loreak, arrak zein emeak, txikiak eta horiak dira. Lore arrak zuhaitz batzuetan sortzen dira, eta emeak, beste batzuetan; hau da, dioikoa da hagina.

Eraztun mamitsu gorri bizi batez (ariloa) inguratutako haziak dira fruituak. Haginaren ariloa oso janari estimatutzat dute txoriek; haginaren atal guztiak (enborra, hostoak, loreak, haziak...), ariloa izan ezik, pozoitsuak dira.

Euskal Herriko eremu karstikoetan eta baso mistoetan ageri da. Hala ere esan daiteke hagina ondo moldatzen dela lur ezberdinetan, azido edo basikoa izanik. Baita baso eutrofo edo oligotrofo izan.

Kasu gutxitan benetako hagin basoak edo hagindoiak sortzen ditu, baina badaude mota honetako hainbat baso Mendebaldeko Europan. Ezagunak dira Asturiasko Suevekoak, Palentziako Tosandeko hagin basoa edo Zamorako "El texeduelo". Euskal Herrian Pagoetako natura parkekoak dira handienak[3], baina badaude gehiago esate baterako Aralarren, Izkizen, Trebiñun eta Gorbeian.

Dena den mendeetan eta mendeetan baso hauek intentsiboki ustiatu dituztenez zura lortzeko, eta haginak basoetako leku ospeletan sakabanatutako ale batzuetara murriztu dira. Dena den, munduan luzaroen bizi den zuhaitzetako bat da.

Erreferentzi historikoak eta erabilerak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Hagina Uliako Mintegietako Parkeko lorategian osagai ornamental gisa Donostian.

Paleolitoan jada erabiltzen zen haginaren egurra zenbait lanabes eta tresna egiteko. orraziak, aizkora kirtenak eta lantzak[4].

Ezaguna da antzina, arkuak egiteko erabiltzen zela hagina, horretarako aparteko ezaugarriak baitzuen bere egurrak. Bestalde, haginaren zura oso gogorra da, eta ebanisterian eta tornugintzan oso estimatua izan da. Dirudienez, horrexegatik egin du horrenbeste atzera zuhaitz honen populazioak; gainera, kontuan hartu behar da oso motel hazten dela, eta, beraz, asko kostatzen dela populazioa berreskuratzea.

Kimaketa oso ondo jasaten duenez, oso erabilia da lorezaintzan, eta horretarako hainbat hagin mota berezi daude. "Irlandar hagina" izenekoa lorategietan bere formagatik oso erabilia da.

Hagina kultura ezberdinetan

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hagina Euskal kulturan

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Haginari lotutako leku izenak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erabilera sinbolikoa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Gipuzkoako armarriko hiru hagin zuhaitzak.

Euskal Herriko mitologiari nahiz zelta mitologiari estu loturiko zuhaitza da. Euskal Herriak zuhaitz sakratutzat hartu izan du hagina, eta hilen munduarekin lotu.

Gipuzkoako armarrian ageri diren ur gaineko hiru zuhaitzak hagin arruntak dira. Errezilgo armarriko zuhaitza ere hagin bat dela uste da.

Hagina "interes bereziko espeziea" izendatuta dago Euskal Autonomia Erkidegoan.

Horrez gain hainbat hagin monumentalak "Aparteko zuhaitzak" bezala izendatuak daude Hego Euskal Herrian.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Artikulu honen edukiaren zati bat Botanika.wikispaces.com webgunetik hartu da, CC BY-SA 3.0 lizentziapean.
  1. Gipuzkoako Armarria eta Bandera, Batzar Nagusien webgunean.
  2. «Elurmaluta.net - Fossil Plastics - Alegiazko Enborrak» www.elurmaluta.net (Noiz kontsultatua: 2021-01-24).
  3. https://web.archive.org/web/20160408162627/http://www.berria.eus/paperekoa/1812/046/001/2014-09-30/haginari_balioa_ematen.htm
  4. "El libro del tejo". Simón Crtés, Fernando VAsco eta Emilio Blanco. ARBA-k argitaratua. 2.000, Madril. ISBN:84-922095-3-4

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]